17:49

Txirrindularitza

Istripu larria izan zuen

Egan Bernali egin dioten bizkarrezurreko ebakuntza ondo atera da eta errehabilitazioari ekingo dio

EITB Media

Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariak istripu larria izan zuen urtarrilaren 24an, Kolonbian entrenatzen zebilenean autobus baten urka talka eginda. Ordutik, hainbat ebakuntza egin dizkiote.

  • Egan Bernal

    Egan Bernal, 2021eko Giroan lortutako etapa garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egan Bernali egin dioten bizkarrezurreko ebakuntza ondo atera da. Hala jakinarazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak, astearte honetan. Medikuek gaineratu dute, kolonbiarrak errehabilitazioari ekingo diola ahalik eta arinen.

"Egan Bernal Gomezi egin diogun neurokirurgia arrakastatsua izan da. Orain, errehabilitazio prozesuari ekingo dio, dituen lesioak ahalik eta azkarren gainditzeko", adierazi du Sabanako Unibertsitate Klinikak ohar baten bidez.

Istripu larria entrenatzen zebilela

Bernalek talka egin zuen autobus aten aurka urtarrilaren 24an, Ineos Grenadierseko taldekideekin batera Cundinamarcan (Kolonbia) entrenatzen zebilela. Txirrindularia ospitalera eraman zuten. Sabanako Unibertsitate Klinikan egindako frogek argitu zuten Egan Bernalek politraumatismo toraziko eta zerbikala zuela, eta ebakuntza-gelatik pasa zen.

Bestalde, Poliziak istripua nola gertatu zen azaldu zuen: "Txirrindularia autobusaren noranzko eta bide beretik joan da, ez du ikusi ibilgailuak egin duen maniobra, eta talka egin du autobusaren atzealdearekin".

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena