11:27

Txirrindularitza

Istripua entrenatzen zebilela

Egan Bernalek politraumatismo toraziko eta zerbikala du eta ebakuntza-gelatik pasa da

EITB Media

Ineos Grenadierseko txirrindulariak talka egin du autobus baten kontra Kolonbian entrenatzen ari zenean. Ospitalera eraman dute eta ebakuntza egin diote. Urtebere egon daiteke lehiatu gabe.

  • Egan Bernal

    Egan Bernal, lurrean autobusarelin talka egin ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Egan Bernali ebakuntza egin diote, politraumatismo toraziko eta zerbikala baitu, astelehen honetan Cundinamarcan (Kolonbia) entrenatzen ari zenean izan duen istripuaren eraginez.

Bernalek talka egin zuen autobus baten aurka, taldekideekin batera entrenatzen zebilenean.

Chia hiriko La Sabana Klinikara eraman zuten istripuaren ostean. "Egan Bernal ebakuntza-gelatik pasa da. Politraumaismo torazikoa eta zerbikala du, toraxeko trauma itxia, muskulu eskeletikoko trauma eta behealdeko gorputz-adarreko traumaz gain".

Poliziak istripuari buruzko xehetasunak eman ditu: "Txirrindularia autobusaren noranzko eta bide beretik joan da, ez du ikusi ibilgailuak egin duen maniobra, eta talka egin du autobusaren atzealdearekin".

Hurrengo 72 orduetan izango duen eboluzioa garrantzitsua izango da. Halere, errehabilitazioa lehenbailehen hasiko dutela adierazi dute ere.

Errekuperazioa luzea izan daiteke, hamabi hilabete eman dezake bizikletan ibili gabe.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena