Txirrindularitza
Bigarren taldetik igo da
EITB Media
Nafarroako txirrindulariak bi denboraldirako kontratua sinatu du euskal taldearekin.
Asier Etxeberria, Laboral Kutxa taldearekin egindako lasterketa batean. Argazkia: @FundaCiclisEusk
Asier Etxeberria Euskaltel-Euskadin arituko da datozen bi denboraldietan. Nafarroako txirrindulariak bost urte daramatza euskal taldearen egituran, eta azken hiru denboraldietan Laboral Kutxa taldean aritu da.
Etxeberriak 23 urte ditu, eta Euskaltel-Euskadirekin lasterketa batzuetan parte hartu zuen 2019an eta 2021ean. Aurten, garaipenak lortu ditu Gorlan eta Elgoibarren; bigarren izan da Tolosan, Zegaman eta Villatuertan; seigarren postuan amaitu du Zamorako Itzulia; eta 23. izan da Italian, 23 urtez azpikoen Giroan.
"Asko ikastea, mailara egokitzea eta pixkanaka aurrera joatea dira nire helburuak, taldeari ahal den guztian laguntzeaz gain", adierazi du Etxeberriak Euskaltelekin kontratua sinatu ostean.
Horrela, hauek dira 2022 denboraldirako Euskaltel-Euskadik taldean dituen txirrindulariak: Antonio Angulo, Mikel Aristi, Xabier Mikel Azparren, Ibai Azurmendi, Iker Ballarin, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Unai Cuadrado, Asier Etxeberria, Peio Goikoetxea, Unai Iribar, Julen Irizar, Mikel Iturria, Txomin Juaristi, Juanjo Lobato, Gotzon Martin, Luis Angel Mate eta Antonio Soto.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa