Txirrindularitza
Irailaren 19tik 26ra artean
EITB Media
Alex Aranburu, Imanol Erviti, Gorka Izagirre, Ane Santesteban, Eider Merino, Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi izango dira Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten txirrindulariak.
Alex Aranburu, etapa garaipen bat osptzen. Argazkia: EITB Media
Txirrindularitzako Munduko Txapelketa irailaren 19tik 26ra artean egingo dira Flandrian (Belgika). Zazpi euskal txirrindulari egongo dira bertan Espainiako selekzioarekin.
Gizonezkoen mailan, Alex Aranburu (Astana) izango da Espainiako selekzioko taldeburua, Ivan Garcia Cortinarekin (Movistar) batera. Imanol Erviti (Movistar) eta Gorka Izagirre (Astana) ere izango dituzte lagun. Gizonezkoen taldea, Gonzalo Serrano (Movistar), Roger Adria (Kern Pharma), Antonio Jesus Soto (Euskaltel Euskadi) eta Carlos Rodriguez (INEOS Grenadiers) txirrindulariek osatuko dute.
Bestalde, emakumezkoen mailan, Ane Santesteban (BikeExchenge), Eider Merino (A.R. Monex) eta Lourdes Oyarbide (Movistar) euskal txirrindulariek iraupen proban parte hartuko dute, eta Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) erlojupeko proban lehiatuko da. Mavi Garcia (Ale BTC Liubliana), Sara Martin (Movistar) eta Sheyla Gutierrez (Movistar) txirrindulariek osatzen dute deialdia.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa