Txirrindularitza
Gasteizen
A. B. E | EITB Media
Ebakuntza ostiral honetan egitea aurreikusita zegoen, baina astelehenera arte atzeratzea erabaki dute, hautsita dituen saihetsen ondorioz txirrindulariari pneumotoraxa ez eragiteko.
Mikel Landa, Bahrain Victorious taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB Media
Mikel Landa (Bahrain Victorious) Gasteizko Vithas San Jose Klinikan dago ostegunetik, ebakuntza noiz egingo dioten zain. Murgiako txirrindulariak eroriko latza izan zuen Italiako Giroko bosgarren etapan asteazkenean, ezker lepauztaia eta bost saihets hautsi zituelarik.
Txirrindulariaren gertuko iturriek Efe Agentziari adierazi diotenez, ebakuntza ostiral honetan egitea aurreikusita zegoen, baina astelehenera arte atzeratzea erabaki dute, hautsita dituen saihetsen ondorioz Landari pneumotoraxa ez eragiteko. Beraz, astelehenean egingo dio ebakuntza Mikel Sanchez traumatologoak.
Asteazkenean Giroan erorikoa izan ostean Rimcciko Hospitlera (Italia) eraman zuten Landa. Bertan frogak egin zizkioten pneumotoraxik ez zuela baieztatzeko, eta ezker lepauztaiaz gain, bost saihets hautsita zituela diagnostikatu zioten. Ostegunean, Gasteizko Vithas San Jose Klinikan ospitaleratu zuten. Klinikatik, Landak eskerrak eman zizkien zaleei animozko mezuengatik, eta Bahrain Victoriouseko jabea den Nasser bin Hamed Al Khalifa printzeari eta taldeari ere esker ona adierazi zien, eman dioten tratu onagatik.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa