Txirrindularitza
Imola 2020
Erredakzioa
Santesteban gipuzkoarrak iraupen lasterketan parte hartuko du. Oyarbide arabarrak, aldiz, erlojupekoa egingo du. Biak hautatuak izan dira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketara joateko.
Ane Santesteban, garaipen bat ospatzen. Argazkia: @RFECiclismo
Gema Pascual Espainiako selekzioko hautatzaileak asteazken honetan eman du deialdia 2020ko Munduko Txapelketarako. Imolan egingo da Mundiala irailaren 24tik 27ra artean.
Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide izango dira euskal ordezkariak. Oyarbide arabarrak erlojupekoan parte hartuko du irailaren 24an. Santesteban gipuzkoarra, iraupen lasterketan arituko da.
Hauxe da Espainiako selekzioaren deialdia: Mavi Garcia, Ane Santesteban, Gloria Rodriguez, Alicia Gonzalez, Sandra Alonso, Sara Martin (erlojupekoa eta iraupen lasterketa) eta Lourdes Oyarbide (erlojupekoa).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa