19:12

Txirrindularitza

Erretiroa

Beñat Intxaustik erretiroa hartzen duela iragarri du

Erredakzioa

'Pozik eta harro nago nire kirol ibilbidean lortu dudanarekin', adierazi du txirrindulari bizkaitarrak.

1:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beñat Intxaustik erretiroa hartzen duela iragarri du astelehen honetan Bilbon. Bizkaitarrak, 13 urteko ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki du, eta lortutakoaz "harro eta pozik" dagoela adierazi du. Mononukleosisak jota egon zen, eta horren eraginez ezin izan du bere maila onena berreskuratu azken lau urteetan.

2016ra arte maila oso onean ibili zen Intxausti, baina mononukleosisak eten egin zuen haren progresioa. Muxikako (Bizkaia) txirrindulariak 33 urterekin esan dio agur ibilbide profesionalari. Nicolas Mateos (2007) taldean hasi zen profesional mailan lehiatzen, Saunier Duvalen (2008-2009) ibili zen ondoren, denboraldi bat eman zuen Euskaltel Euskadi (2010) taldean, bost urte egon zen Movistarren (2011-2015), Skyn egon zen (2016-2018) bi denboraldi, eta Euskadi Muriasen (2019) bukatu du.

"Ez da posible izan txirrindularitzan jarraitzea, ahalegina egin dut, baina ezinezkoa izan da. Denbora asko eman dut honetan pentsatzen, eta pauso hau ematea erabaki dut. Nire kirol ibilbideari amaiera emateko unea iritsi da. Harro eta pozik dago lortu dudanarekin", adierazi du Intxaustik.

Bizkaitarrak Movistarren eman zituen urteak gogorarazi nahi izan ditu, bere ibilbideko onenak moduan: "Movistarreko bost urteak zoragarriak izan ziren, Xabier Tondoren heriotza kenduta. Badakizue Tondoren gelakidea nintzela. Tourrean debuta egin nuen, baina ezin izan nuen amaitu, ukondoa apurtu nuelako. Hiru urtez rankingeko onena izan zen taldeko kidea izan nintzen, eta bertan lortu nituen garaipen garrantzitsuenak; Giroko bi etapa, Asturiasko Itzulia eta Pekineko Tourra. Inoiz ez dut ahaztuko Giroko maglia arrosa jantzi nuen eguna. Gainera, oker ez banago, maglia arrosa jantzi duen bizkaitar bakarra naiz. Hori ohore bat da niretzat, Bizkaian izan ditugun txirrindulari handiak kontuan hartuta". Bigarren amaitu zuen Euskal Herriko Itzuli batean, eta bi aldiz parte hartu zuen Munduko Txapelketan Espainiako selekzioarekin.

Sky taldeak fitxatu zuen momentua ere gogorarazi nahi izan du Beñatek. "30 urterekin Skyk fitxatu ninduen, munduko talde onenak, nire ametsetako taldeak. Zoritxarrez, Skyrekin egin nuen lehen lasterketaren ostean mononukleosisa izan zuen, eta asko kosta zitzaidan gaixotasuna gainditzea. Valentzian podiumera igo ondoren etorri zen dena".

Intxausti ez da ahaztu Amorebieta Txirrindulari Elkartean eta Seguros Bilbaon eman zuen denboraz, eta Xabier Artetxe eta Mikel Madariaga zuzendariei eskerrak eman nahi izan dizkie. Artetxerekin eta Madariagarekin emaitza oso onak lortu zituen, horren ondorioz Saunier Duvalera joan zen Joxean Fernandez Matxinen aginduetara jarriz, eta Miguel Madariagak zuzendutako Euskaltelekin estreinatu zuen bere palmares profesionala.

Artetxe, Mikel Madariaga eta Matxin prentsaurrekoan izan dira Beñat Intxausti babestuz, baita Peio Bilbao Bahrain McLareneko txirrindularia, baita Igor Anton, Roberto Laiseka, Ruben Perez eta Iker Camaño txirrindulari ohiak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena