Txirrindularitza
Agurra
Agentziak | Erredakzioa
Trek-Segafredo taldeko gipuzkoarrak txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du. Abuztuko lasterketa izango du azkena.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Markel Irizarrek txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du. Abuztuan izango da agurra, Donostiako Klasikoa lehiatu ostean.
Trek-Segafredo taldeko txirrindulariak azaldu duenez, 2019koa bere azken denboraldia izango da txirrindulari profesional bezala. Azken urteetako "desira" izan du "lasterketa berezi batean uztea". "Amets hori egia bihurtuko da", esan du Irizarrek.
Oñatiko txirrindulariak esan duenez, Donostiako Klasikoa izango da bere azken lasterketa. Taldeari eskerrak eman dizkio "nire etxean, nire herrian, nire jendearekin, nire lagunekin eta nire familiarekin agur esateko" aukera emateagatik.
Familiak, lagunek eta kolaboratzaileek emandako babesa eta laguntza eskertu ostean, Irizarrek zaleei eman dizkie eskerrak, beti bere "maitasuna eta babesa" sentitu duelako eta, "oso palmares aberats eduki ez arren", zaleen animoak izan dituelako beti.
"Hori da garaipenik inportanteena eta bereziena, txirrindularitzatik ateratzen dudan gauzarik onena", dio Irizarrek.
"Bihotz-bihotzez, zuei, zaleei eskerrak eman nahi zizkizuen, eta desio dizuet bizipoz asko. Espero dut oraindik ere lasterketetan ikustea. Besarkada bero bat, agur", bukatu du.
Minbizi tik errekuperatzen ari nintzela, 2 helburu eta burruka egiteko arrazoi nituen: 1. Aita izatea eta familia bat sortzea. 2. Profesionaletara pasa eta kirol ibilbide luze bat izatea. Zuetariko askori eskerrak, gaur, biak lortu ditudala esan dezaket. MILA ESKER BIHOTZEZ!!!!!! pic.twitter.com/6zIq5jXWJM
— Markel Irizar (@Markelirizar) 19 de febrero de 2019
Oñatin jaio zen Markel Irizar, 1980an, eta Bizipoz ezizenarekin da ezaguna. Euskaltel Euskadin hasi zuen ibilbide profesionala, 2004an, barrabiletan minbizia izan ostean.
Euskaltelen sei denboraldi eman zituen, eta gero RadioShackek fitxatu zuen. Talde horrekin lortu zuen bere ibilbideko garaipenik handiena: Andaluziako Itzulia, 2011n.
2012tik Trek-Segafredo taldean ibili da.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa