Txirrindularitza
Kolonbia Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Astanako txirrindularia gailendu da etxeko lasterketan. Azken etapa, Alto de las Palmas mendatean, Movistarreko herrikidearentzat izan da.
Nairo Quintanak irabazi du Kolonbia Tourreko 6. etapa / Argazkia: EFE.
Miguel Angel Lopezek (Astana) irabazi du Kolonbia Tourra, Alto de las Palmas mendatean. Azken etapa Nairo Quintanarentzat (Movistar) izan da.
Movistarreko liderrak zenbaitetan jo du erasoa. Gero, etaparen azken zatian, erorikoa izan du, zale batek eraginda, baina suspertu egin da, eta bakarrik helmugaratu da, 3 ordu, 57 minutu eta 19 segundoko denbora eginda.
8 segundora heldu dira Ivan Ramiro Sosa (Sky) eta Lopez bera. Kolonbiarra mendiko sailkapenean ere gailendu da.
Superman Lopezek Julian Alaphilipperi (Deceuninck Quick Step) kendu dio liderraren maillot laranja.
Seigarren etapa Rionegron hasi eta Alto de las Palmas mendatean bukatu da, 2.550 metrora. Mendate horren hasieran izan da emozio handiena.
Lehenengo aldapetan, Edwin Avila (Israel Cycling Academy), Jose Serpa (GW-Shimano) eta Diego Ochoa (Manzana Postobon) izan dira lasterketa buruan, ihes eginda. Tropelarekin izan duten aldea, baina, txikia izan da.
Mendate gogorra izan da. Aurreko hirurek ezin izan dute erritmoa mantendu, eta Quintana, Winner Anacona taldekidea eta Egan Bernal (Sky) lasterketa buruan jarri dira.
Sailkapen orokorrean, Sosak 4 segundora bukatu du, eta Daniel Martinez (EF Education First) izan da hirugarrena, 42ra.
SAILKAPENA
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa