13:33

Txirrindularitza

BERRITZEA

Gorka Sorarrainek kontratua berritu du Caja Rural-Seguros RGA taldearekin, 2026ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hala, Tolosako kirolariak hirugarren denboraldia egingo du, txirrindulari profesional gisa.

  • Gorka Sorarrain, Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia

    Gorka Sorarrain, Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindularia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gorka Sorarrain 29 urteko txirrindulari tolosarrak Caja Rural-Seguros RGA taldean jarraituko duela jakinarazi dute astelehen honetan, ohar bidez. Horrenbestez, hirugarren denboraldia egingo du profesional gisa. 

Sorarrain 2022an hasi zen lehiatzen, eta berehala egin zioten kontratua Caja Rural-Seguros RGA taldean. 

Bere ibilbidean, garaipenetik oso hurbil ibili da bi aldiz: 2024an, Boucles de la Mayenne lasterketaren azken etapan lehenik, eta Joaquim Agostinho sariaren hirugarren etapan, ondoren. Bigarren egin zuen bietan. Gainera, bosgarren postua lortu zuen Tour of Taihu Lake proban, eta sasoi honetan, Getxoko Zirkuituko sailkapenean 10 onenetan amaitu zuen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena