Itzuli Women 2022 zuzen-zuzenean, maiatzaren 13tik 15era bitartean jokatuko diren 3 etapen ibilbidea

#-itzulia_women-#

08:23

#-itzulia_women-#

MAIATZAK 14, LARUNBATA

2022ko Itzulia Women laskerketako 2. etaparen profila eta ibilbidea: Mallabia – Mallabia (118,3 km)

A. A. | EITB MEDIA

Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, hiruretatik gogorrena izango da. Txirrindularek sei mendate izango dituzte zain, azkenekoa lehen mailakoa izanik.

  • 2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

    2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren jardunaldia Mallabitik aterako da, baita bertan amaitu ere, bizikleta gainean 118,3 kilometro bete ondoren. Emakumezkoen nazioarteko tropeleko txirrindulariek sei mendate izango dituzte zain egun horretan, horietako bost 3. mailakoak izanik: Areitio (3. mailakoa, 3,5 kilometro, eta, batez beste, % 5,4ko maldak) | Muniketa (3. mailakoa, 2,9 kilometro, eta, batez beste, % 7,3ko maldak), Bizkaiko behatokia (3. mailakoa, 2 kilometro, eta, batez beste, % 4,3ko maldak), Merelludi (Milloi) (3. mailakoa, 3,5 kilometro, eta, batez beste, % 4ko maldak), Trabakua (3. mailakoa, 3,3 kilometro, eta, batez beste, % 7,1eko maldak), Karabieta (1. mailakoa, 6,7 kilometro, eta, batez beste, % 5,6ko maldak). 

Zailtasunik gogorrena, dudarik gabe, egunaren amaiera aldera aurkituko duten 1. mailako Karabieta izango da; izan ere, haren tontorretik 12 kilometro besterik ez dira faltako helmugara iristeko. Bezperan gertatu bezala, jardunaldiaren amaiera gaiztoa izango da, eta aldapa batean amaituko baita ere. Hori erabakigarria gerta daiteke, eguneko garaipena nork eskuratuko duen zehazteko.

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etatik aurrera.

Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA


2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

ETAPAREN IBILBIDEA

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia


FITXA TEKNIKOA

Etapa: 2. etapa (maiatzak 14)

Ibilbidea: Mallabia – Mallabia

Distantzia: 118,3 km

Hasiera-ordua: 10:03

Amaiera-ordua: 13:31 (34 km/h) | 17:20 (36 km/h) | 13:09 (38 km/h)

Mendiko saria: Areitio (3. mailakoa), 2,5 kilometroan | Muniketa (3. mailakoa), 21,9 kilometroan | Bizkaiko behatokia (3. mailakoa), 30,6 kilometroan | Merelludi (3. mailakoa), 54,9 kilometroan | Trabakua (3. mailakoa), 71,3 kilometroan | Karabieta (1. mailakoa), 105,5 kilometroan.

2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK

1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz – Bastida (105, 9 km)

2. etapa (maiatzak 14): Mallabia – Mallabia (118,3 km)

3. etapa (maiatzak 15): Donostia – Donostia (139,8 km)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena