Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
18. etapa
Erredakzioa
Pello Bilbaok etapa bikaina biribildu du Italiako Giroan. Hirugarren postuan gurutzatu du helmuga eta laugarren da sailkapen nagusian, Wilco Kelderman liderrarekiko 1'19"ra.
Jai Hindley, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Jai Hindleyk (Sunweb) irabazi du Italiako Giroko 18. etapa, Stlevion amaitu eta 207 kilometroko ibilbidea izan duena. Joao Almeidak (Deceuninck-Quick Step) lidergoa galdu du eta Wilco Kelderman (Sunweb) da elastiko arrosaren jabe berria.
Stelvioko igoera ikusgarria izan da. Txirrindulariek 2.758 metroko altueran dagoen mendatea igo behar izan dute etapa amaitzeko, eta tropelean triskantza eragin du. Jai Hindley eta Tao Geogheghan (Ineos) ihes eginda iritsi dira azken metroetara eta esprintean nagusi izan da Hindley.
Pello Bilbao (Bahrein-McLaren) hirugarren izan da etapan, lan bikaina eta erakustaldia eman ostean. Kelderman da lider berria eta Pello Bilbao laugarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 1'19"ra.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa