Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

09:28

Euskal Herriko Itzulia

Gaur, 12:00etan

2024ko Itzuliaren aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en

EITB Media

Euskal Herriko Itzuliaren aurkezpen ekitaldia gaur egingo da Irunen (Ficoban), eta zuzenean eskainiko dugu gure webgunearen bidez.

  • 2024ko Itzuliaren aurkezpena

    2024ko Itzuliaren aurkezpena

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2024ko Itzulia - Basque Country lasterketa ostiral honetan, martxoaren 22an, aurkeztuko dute, Irungo Ficoban. Ekitaldia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek, 12:00etan.

Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an bukatuko da. Ezagunak dira jada etapen ibilbideak eta profilak, eta luxuzko partaidetza izango du aurten lasterketak, besteak beste, Jonas Vingegaard, Tadej Pogcar eta Primoz Roglic izango baitira bertan, garaipena lortzea helburu.

Batetik, UCI World Teamseko 18 taldetako txirrindulariak izango dira abiapuntuan: Alpecin-Deceuninck, Arkea-B&B Hotels, Astana Qazaqstan Team, Bahrain Victorious, Bora-Hansgrohe, Cofidis, Decathlon AG2R la Mondiale Team, EF Education-Easypost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermarché-Wanty, Lidl-Trek, Movistar Team, Soudal Quick-Step, Team DSM Firmenich PostNL, Team Jayco Alula, Team Visma-Lease a Bike eta UAE Team Emirates.

Bestetik, 2023ko UCI Pro Teamsen lortutako sailkapenari esker, TotalEnergies taldea 2024ko Itzulirako gonbidatuta dago. Era berean, antolakuntzak honako bost talde hauek ere gonbidatu ditu: Burgos-BH, Caja Rural-Seguros RGA, Equipo Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi eta Q36.5 Pro Cycling Team.

Apirilaren 1etik 6ra, eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean eskainiko dituzte etapa guztiak. Ondoren, jardunaldi bakoitzean gertatutakoa aztertuko dute gure adituek, saio berezian.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena