Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

17:48

Euskal Herriko Itzulia

Lehen etapa

Roglicek erakustaldia eman du erlojupekoan eta Itzuliko lehen liderra da

EITB Media

Primoz Roglic da 2022ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra. Esloveniarra nagusitu da lehen etapako erlojupekoan, eta bost segundo atera dizkio bigarren izan den Evenepoeli. Cavagna hirugarren izan da, 16 segundora. Ion Izagirrek Roglicek baino 20 segundo gehiago behar izan ditu.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo Visma) da 2022ko Euskal Herriko Itzuliko lehen liderra, astelehen honetan (apirilak 4) Hondarribian egin den lehen etapako erlojupekoa irabazita. Esloveniarrak erakustaldia eman du.

Roglicek 9 minutu eta 48 segundo behar izan ditu Hondarribian hasiera eta amaiera izan duen erlojupekoaren ibilbidea betetzeko. Bost segundo atera dizkio bigarren amaitu duen Remco Evenepoeli (Quick Step - Alpha Vinyl). Remi Cavagna (Quick Step - Alpha Vinyl) izan da hirugarren, 16 segundora.

Geraint Thomas eta Adam Yates Ineos Grenadiers taldeko txirrindulariak Roglicekiko 18 segundora helmugaratu dira, baita Aleksandr Vlasov (BORA hansgrohe) ere. Daniel Felipe Martinezek (Ineos Grenadiers) 21 segundo galdu ditu liderrarekiko.

Euskal txirrindulari onena Ion Izagirre (Cofidis) izan da; zortzigarren postuan amaitu du etapa, eta Roglicek baino 20 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Gorka Izagirrek (Movistar) 12. bukatu du, 24 segundora. Pello Bilbaok (Bahrain Victorious) ez du saio ona egin eta 29 segundo galdu ditu irabazlearekiko.

Sailkapenak

Ikusi hemen sailkapen guztiak

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena