Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
5. etapa
A. B. | EITB Media
Mikkel Frolych Honore izan da Itzuliko bosgarren etapako irabazlea Deceuninck-Quick Stepeko Josef Cerny taldekidearekin batera ihes eginda iritsi ostean. McNultyk jarraitzen du lidergoan.
Albisteak (3)
Mikkel Frolych Honore txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, Hondarribia eta Ondarroa artekoa (160,2 Km). Deceuninck-Quick Stepek erakustaldia eman du, etapako irabazlea Josef Cerny taldekidearekin batera helmugaratu baita, ihes eginda. Brandon McNultyk (UAE-Team Emirates) jarraitzen du lidergoan.
Bi taldekideak batera eta ihes eginda heldu dira Ondarroako helmugara, eta Cernyk irabazten utzi dio Honoreri. Deceuninck-Quick Step taldeko bi txirrindulariekin batera ihes eginda ibili da Julian Bernard (Trek-Segafredo), baina Honorek eta Cernyk atzean utzi dute helmugarako 4,8 kilometro falta zirenean. Bernard hirugarren izan da, irabazlearengandik 16 segundora.
Astana taldeko Alex Aranburu eta Omar Fraile euskal txirrindulariak saiatu dira lasterketaren buruarekin bat egiten, baina ezin izan dute Deceuninck-Quick Step taldeko bi txirrindulariekin bat egin. Faboritoak tropelean helmugaratu dira, Honorerengandik 28 segundora.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Brandon McNulty (UAE Emirates) da liderra; 23 segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici (Jumbo Visma), 28 Jonas Vingegaardi (Jumbo Visma), 36 Pello Bilbaori (Bahrain-Victorious) eta 43 Tadej Pogacarri (UAE-Team Emirates). Ion Izagirre (Astana-Premier Tech) zortzigarren da liderrarengandik 1'15"era, eta Mikel Landa (Bahrain-Victorious) bederatzigarren postuan da, 1'23"ra.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa