Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

17:35

Euskal Herriko Itzulia

3. etapa

Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden, azken metroetan Roglic mendean hartuta

A. B. | EITB Media

Tadej Pogacarrek irabazi du Itzuliko hirugarren etapa. Faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da Ermualde mendateko igoeran. Esloveniarra nagusitu da, herkide duen Roglic liderra azpiratuta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacarrek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Amurrio eta Ermualde mendatea artekoa (167,7 kilometro), esloveniarren arteko lehian, Primoz Roglic liderra mendean hartuta.

Ermualdeko igoeran, bi esloveniarrek behera bota dituzte aurkarien erasoak, eta eurek jo dute ondoren. Itzulia irabazteko faboritoak direnen arteko norgehiagoka ikusi ahal izan da azken igoeran.

Pogacarren eta Roglicen arteko borroka ikusgarria izan da. Hauengandik bost segundora helmugaratu dira dira; Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren postuan, Adam Yates (INEOS Grenadiers) laugarrenean eta Mikel Landa (Bahrain-Victorious) bosgarrenean.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Roglic eta Pogacar da bigarren, 20 segundora. Brandon McNulty (UAE-Team Emirates) da hirugarren liderrarengandik 30 segundora, eta Mikel Landa zazpigarren postuan da, minutu batera. Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) zortzigarren da, Roglicengandik minutu eta zortzi segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 Zuzenean 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 Zuzenean 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 Zuzenean 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena