Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 5. etapa zuzenean
#-5_etapa-#
APIRILAK 7, OSTIRALA
J. E. / A. A. | EITB MEDIA
2023ko Itzuliaren azken-aurreko etaparen ibilbidea egokia da taldeek estrategiak probatzeko; izan ere, azken kilometroak zirkuitu batean egingo dituzte, eta amaiera horretan faboritoak lehen postuetan ibili beharko dira.
2023ko Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
2023ko Itzuliaren bosgarren etapa, lasterketako azken-aurrekoa hain zuzen ere, apirilaren 7an jokatuko dute (ostirala), eta Zornotzatik irtengo da, 13:23an, hau da, irteera neutralizatua eman eta 15 minutura. Hortik aurrera, txirrindulariek 164,5 kilometro egin beharko dituzte, Zornotzara bueltatu aurretik, helmuga bertan izango baita. Tropelak Bizkaian emango du egun osoa.
Itzuliaren bosgarren etapa honetan lau mendate eta bi esprint berezi izango dira. Esprint bereziak 124. eta 147. kilometroetan iritsiko dira, Muxikan eta Zornotzan, hurrenez hurren, eta mendiko sailkapenerako puntuagarriak diren mendateak, aldiz, hauek izango dira: lehenengoa, 11. kilometroan, 3. mailako mendate bat izango dute Muniketa (2,9 kilometroko igoera, batez beste % 7,3ko maldak); gerora, 54. kilometroan, 3. mailako beste bat gainditu beharko dute, Natxitua (2,5 kilometro, % 8); etapako 102. kilometroan, 2. mailako bat aurkituko dute, Paresi (4,3 kilometro, % 7,7ko aldapak); eta azkena, 140. kilometroan, hau da, helmugarako 25 kilometrora, 3. mailako bat, Belarrinaga (2 kilometro, batez beste % 6,7ko maldak).
Etaparen ibilbidea egokia izan liteke taldeek estrategiak proba ditzaten; izan ere, azken kilometroak zirkuitu batean egingo dituzte txirrindulariek, eta amaiera horretan Itzuliko faboritoak lehen postuetan ibili beharko dira, ezustekorik ez izateko.
Antolatzaileen aurreikuspena da aurtengo Itzuliaren azken-aurreko etaparen irabazleak 17:18 eta 17:42 bitartean altxatzea besoak Zornotzako helmugan. Azken hiru kilometroak goitik beherakoak dira, eta helmugarako 1.000 metro falta dituztenean, 180 graduko bira egin beharko dute parte-hartzaileek; hori, lasterketaren egoeraren arabera, erabakigarria izan liteke, eta txirrindulariek euren ausardia eta trebetasuna erakusteko aukera izango dute bertan.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi laugarren etaparen profila | Ikusi seigarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 5. etapa (apirilak, 7)
Ibilbidea: Ekin-Zornotza – Zornotza
Distantzia: 164,5 km
Goranzko desnibel metatua:
Hasiera-ordua: 13:23
Amaiera-ordua: 17:42 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)
5. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
5. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
5. etapa (apirilak 7): Zornotza – Zornotza (164,5 km)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa