Itzulia Basque Country 2022: Euskal Herriko Itzuliko 2. etapa zuzenean
#-2_etapa-#
APIRILAK 4, ASTEARTEA
J. E. / A. A. | EITB MEDIA
Lasterketako etaparik luzeena Nafarroan izango da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu: 2. mailako hiru eta 3. mailako bi; azkena, Arkiskil, 2. mailakoa, helmugatik bost kilometrora kokatuta.
2023ko Itzuliko 2. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
Aurtengo Itzuliaren bigarren etapa Vianatik abiatuko da apirilaren 4an, 12:39an (irteera neutralizatua hamar minutu lehenago egingo dute), eta Leitzan amaituko da. 193,8 kilometro dituela, 2023ko ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute osorik.
Eguneko bi esprint bereziak 129. eta 165. kilometroetan kokatu dituzte, Leitzan eta Donezteben, hurrenez hurren. Gainera, mendiko sailkapenerako bost mendate puntuagarri igo beharko ditu tropelak bigarren etapa honetan: Etxauri, Uitzi, Arkiskil (bi aldiz) eta Saldias. Etxauri (2. mailakoa) 74. kilometroan aurkituko dute, eta 11,3 kilometroko igoera du, % 3,3ko batez besteko maldekin; Uitzi (3. mailakoa), 123. kilometroan dago, eta 5,6 kilometro ditu (% 4,2). Arkiskil (3. mailakoa), berriz, 134. kilometroan igoko dute lehenengoz, eta 4,5 kilometroko igoera du (% 5,1). Saldias (2. mailakoa), 147. kilometroan, 2,3 kilometroko mendatea da (% 9,2). Bukatzeko, Arkiskil igo beharko dute, berriro, baina beste aldetik (2. mailakoa), eta txirrindulariek 11 kilometroko igoera gainditu beharko dute bertan (% 3,2).
Antolatzaileek Itzuliaren webgunean diotenez, etapako lehen zatia ihesaldia osatzeko egokia izan liteke; bigarren zatia, aldiz, zirkuitua da, eta errepide bihurgunetsuak ditu. Orduan, meteorologia erabakigarria izan liteke, kontuan izanik hainbat jaitsiera oso luze dituela.
Leitzako helmuga jaitsiera horietako batean dago, hain zuzen ere. Arkiskil bigarren aldiz gaindituta, antolatzaileek bost kilometroko jaitsiera azkarra prestatu dute; beraz, garaipena nahi duenak, indarra izateaz gain, trebetasuna eta ausardia erakutsi beharko ditu. Aurreikuspena da irabazleak 17:16-17:45 aldera zeharkatzea helmuga.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi lehenengo etaparen profila | Ikusi hirugarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (apirilak 4)
Ibilbidea: Viana-Leitza
Distantzia: 193,8 km
Goranzko desnibel metatua: 4.359,7 m
Hasiera-ordua: 12:39
Amaiera-ordua: 17:45 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:16 (42 km/h)
2. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
2. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz-Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana-Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi-Santurtzi (175,7 km)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa