Saskibaloia
Eurocup Women
EITB Media
Gipuzkoako taldearen eta Frantziakoaren arteko joaneko neurketa 68-68 berdinduta amaitu zen; beraz, Donostian erabakiko da kanporaketa. Irabazlea final-zortzirenetara sailkatuko da. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da.
IDK Euskotren. Argazkia: @ibaetabasket
IDK Euskotrenek Eurokopako final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du, asteazken honetan, Charnayren aurka Donostian jokatuko duen itzuliko partidan. Joaneko neurketa berdinduta amaitu zen, 68-68ko emaitzarekin; beraz, itzuliko norgehiagokako garailea final-zortzirenetara sailkatuko da.
Donostiako eta Frantziako taldeen arteko neurketa, gaur, abenduaren 18an, jokatuko da Gascan (Donostia), eta zuzenean ikusi ahalko duzu ETB4n zein eitb.eus-en, 20:00etan.
Gipuzkoako taldea gaizki ari da Endesa Ligan, baina Eurokopan ez du neurketarik galdu: multzoen faseko partida guztiak irabazi zituen, eta berdindu egin zuen Charnayren kontrako kanporaketako joaneko neurketa. Hortaz, Europan orain arte emandako maila mantentzea izango dute helburu Azu Muguruzak zuzendutako jokalariek.
Aipatzekoa da Laura Cornelius IDK Euskotrenen azken fitxaketa jokatzeko prest egongo dela, Muguruza entrenatzaileak hala erabakiz gero.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa