12:46

Saskibaloia

Fitxatzea

Ane Olaeta Lointek Gernika Bizkaiara itzuliko da

EITB MEDIA

Duran Maquinaria Ensino taldean bi urtez jokatu ostean, etxera bueltatuko da jokalari gernikarra. Iaz 4,4 puntu, 1,9 errebote eta 1,4 asistentzia lortu ditu bataz beste.

  • Ane Olaeta, Lointek Gernikako jokalaria

    Ane Olaeta, Lointek Gernikako jokalaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ane Olaeta (Gernika-Lumo, 1999-05-13) Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria izango da 2024/2025 denboraldian. Gernikarra etxera itzuliko da eta klubaren hirugarren fitxaketa da datorren sasoirako. Hain zuzen ere, Lointek Gernikak oraingoz bost jokalari ditu ziurtatuta: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik eta Ane Olaeta.

Lointek Gernikako harrobian hazi eta hezita, gernikarrak 2016/2017 denboraldian egin zuen debuta Emakumezkoen Endesa Ligan elastiko granatearekin. Gero, duela zazpi urte, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikastera, CBU unibertsitateko ikur bilakatu arte. Azken bi urteak Duran Maquinaria Ensinon egin ditu, profesional gisa. Iaz, 4,4 puntu, 1,9 errebote eta 1,4 asistentzia lortu ditu, bataz beste.

Etxera itzultzea berezia dela aitortu du Olaetak: "Etxera itzultzeko gogo handia izan dut eta horregatik klubari oso eskertuta nago emandako aukeragatik. Duela zazpi urten joan nintzen Gernikatik eta orain bestelako esperientzia batekin itzuliko naiz".

Lucas Fernandez ere pozik agertu da Olaeta ostera ere elastiko granatearekin ikusteagatik: "Erasoan asko eman ahal digu, erritmo bizia jarri dezakeen jokalaria da eta oso zuzena uztairako bidea hartzen duenean eta defentsan esku bizkorrak ditu, presio handia jartzen duen baloiarekiko eta asko lagundu dezake".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena