Saskibaloia
Erregina Kopa
EITB MEDIA
Bizkaiko taldeak azken laurdenean ere estutu du Salamancako taldea, sei puntura hurbilduta, baina txapelketari agur esan behar izan dio. Lucas Fernandezen jokalariek ohi baino gutxiago asmatu dute kanpoko jaurtiketetan.
Lointek Gernikak lan ona egin du, baina ezin izan du garaipena eskuratu. Argazkia: Lointek Gernika.
Lointek Gernika Bizkaia 2023-24 denboraldiko Erregina Kopatik kanpo gelditu da, ostiralean, final-laurdenetan Perfumerias Avenidaren aurka 66-56 galduta, Huelvan jokatutako kanporaketan. Bizkaiko taldeak azken laurdenean ere estutu du Salamancako taldea, sei puntura hurbilduta, baina txapelketari agur esan behar izan dio. Lucas Fernandezen jokalariek ohi baino gutxiago asmatu dute kanpoko jaurtiketetan.
Perfumerias Avenidak, Endesa Ligako liderra eta Kopa irabazteko hautagai nagusietakoa (hamar aldiz eskuratu du), zortzi puntuko aldea lortu du lehen laurdenean (18-10), eta abantaila horrek baldintzatu du, nolabait, neurketa osoa, markagailua buelta horretan mugitu baita ia amaierara arte. Atsedenaldian, 33-25 ari zen irabazten Perfumerias Avenida, eta emaitza horrek itxaropentsu izateko aukera ematen zion Lointek Gernikari. Azken hamar minutuak jokatzeko faltan, Lointek Gernika 51-39 ari zen galtzen.
Azken laurdenean, Lointek Gernika sei puntura hurbildu da; Perfumerias Avenidasek, baina, esperientzia handiko jokalariak ditu, eta erakutsi egin du minutu erabakigarrietan. Azken emaitzak (66-56) Kopatik kanpo utzi du Lointek Gernika, baina Bizkaiko taldeak maila ona eman du, aurkari oso zail baten aurrean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa