Saskibaloia
Gaur arratsaldean
EITB MEDIA
Lointek Gernikak London Lions hartuko du Malosten, Eurocup Women txapelketako final zortzirenetan; Surne Bilbao Basketek, berriz, Balkan Botevgrad bulgariarrari egingo dio bisita, FIBA Europe Cupeko bigarren errondan. EITBk bi neurketak eskainiko ditu zuzenean.
Lointek Gernikak eta Bilbao Basketek Europako urteko lehen partidak jokatuko dituzte. EFE
Lointek Gernikak eta Bilbao Basketek Europako urteko lehen hitzorduei aurre egin beharko diete asteazken honetan. 18:00etatik aurrera, beltzezko gizonen txanda izango da, Balkan Botevgrad bulgariarraren kontra jokatuko baitute, FIBA Europe Cup txapelketako multzoen faseko bigarren errondan. Jaume Ponsarnauren taldeak Gottingen eta Oporto mendean hartu zituenez, multzoko lehen tokian dago. Horrez gain, Endesa Ligan ere Manresari irabazi berri dio, txapelketako zazpigarren garaipena eskuratuta.
Lointek Gernikak, berriz, London Lionsen bisita espero du Malosten, 20:00etan, Eurocup Women 2023-2024 txapelketako final zortzirenetako kanporaketan. Talde britainiarra WBBL Women ligako lehen postuan dago, eta Bursa Uludag Basketbol talde turkiarra kanporatu zuen play-offetan. Lointek Gernikak Kangoeroes Mechelen lehiaz at utzi zuen, Gernikan 69-58 irabazi ostean, joanekoan belgikarrek lortutako abantaila irauli baitzuen (75-70).
Bi norgehiagokak zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, eitb.eus webgunean eta ETB4n.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa