09:43

Saskibaloia

EUROCUP

Lointek Gernikak gaur jokatuko du Eurocupeko lehen partida, Montpellier faboritoaren aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ostegun honetako norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITB Mediak, ETB4 telebista-katean eta streaming bidez, eitb.eus-en, 20:30ean hasita.

  • Sofia Da Silva Lointek taldeko jokalariaren artxiboko irudia

    Sofia Da Silva Lointek taldeko jokalariaren artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak ostegun honetan ekingo dio Eurocup Women txapelketari, Malosten Lattes-Montpellier hartuta. D taldeko liderra ez ezik, txapelketa irabazteko faboritoa da ekipo frantziarra. Lointekeko neskek ezin izan zuten urriaren 12an Israelen aurreikusita zegoen Ramat Hasharonen kontrako neurketa jokatu, herrialdeak bizi duen gatazkagatik. Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4n eta eitb.eus-en.

Movistar Estudiantesen kontrako ligako partida galduta iritsi da Bizkaiko taldea gaurko hitzordura. Horri Angie Bjorklund hegaleko jokalari estatubatuarraren baja gaineratu behar zaio. Izan ere, Barça CBSk fitxatu zuen joan den astean, Lointek Gernika utzita.

Gaurko aurkariari dagokionez, MB Zaglebie Sosnowiek talde poloniarra 86-62 mendean hartuz abiatu zuen Eurocup Women Lattes-Montpellierrek lehen jardunaldian.

Lucas Fernandez Lointekeko entrenatzaileak zortzi jokalariko errotazioa kantxaratuko du gaur, eta ohikoa baino lan nabarmenagoa egin beharko dute Bojrklunden bajari aurre egiteko. Grace Berger eta Crystal Bradford estatubatuarrei eta Roso Buch kataluniarrari saskiratzeetan bereziki saiatzea eskatuko die.

Era berean, Itziar Ariztimuño eta Laia Flores joko-antolatzaileek eta Sara Maderak, Sofia da Silvak eta Marie Marie Michelle Mirapiek osatuko dute Bizkaiko taldearen bloke nagusia.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena