Saskibaloia
2023ko Euskal Kopa
EITB MEDIA
Endesa Ligako hiru euskal taldeak Durangoko kiroldegian arituko dira nor baino nor gehiago, ostegun arratsaldean eta larunbat eta igande eguerdian; eitb.eus-ek eta ETB2k igandeko neurketa emango dute zuzenean, alegia, IDK Euskotren-Lointek Gernika partida.
Astelehenean aurkeztu dute Euskal Kopa. Argazkia: EITB Media.
Lointek Gernika Bizkaiak, Kutxabank Araskik eta IDK Euskotrenek, hau da, Endesa Ligako hiru euskal taldeek, aste honetan jokatuko dute Euskal Kopa. Hain zuzen ere, astelehenean egindako aurkezpenean zehaztu dutenez, txapelketako hiru partidak ostegunean, larunbatean eta igandean jokatuko dituzte, alegia, irailaren 14an, 16an eta 17an, Durangoko Landako kiroldegian; eitb.eus-ek eta ETB2k igandeko neurketa emango dute zuzenean, IDK Euskotren-Lointek Gernika partida, 12:00etan.
Hau da 2023ko Euskal Kopako partiden ordutegia:
Irailaren 14an (osteguna da), 19:00etan: Kutxabank Araski-IDK Euskotren.
Irailaren 16an (larunbata da), 12:00etan: Lointek Gernika Bizkaia-Kutxabank Araski.
Irailaren 17an (igandea da), 12:00etan: IDK Euskotren-Lointek Gernika Bizkaia (eitb.eus-ek eta ETB2k zuzenean emango dute).
Nabarmentzekoa da hurrengo asteburuan, hilaren 23an, Euskal Herriko hiru taldeek Endesa Ligako aurreneko jardunaldia jokatuko dutela.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa