Saskibaloia
Fitxaketa
EITB MEDIA
Hegaleko joko-antolatzailea taldeak behar zuen zortzigarren jokalaria da. Alemaniako Eigner Angels Nördlingen taldetik dator.
Araskik Sami Hillen ftxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @Araski.
Albisteak (4)
Kutxabank Araski taldeak Sami Hill jokalari kanadarra fitxatu du. Hill talde arabarraren kanpoko jokoa indartzera dator.
Kanadarrak Alemaniako Eigner Angels Nördlingen taldean eman ditu azken bost denboraldiak. Azkenengoan, Alemaniako ligako saskiratzailerik onenen artean izan zen, 322 punturekin.
Sami Hill (1994/11/22) hegaleko joko-antolatzailea da eta Virginia Tech univertsitatean hasi zen saskibaloian jokatzen. Ondoren, Frantzian egin zuen debuta profesionaletan, eta handik Alemaniara joan zen. Mexikoko Ligan ere izan da, Aguascalienteseko Panteras taldean.
Horrez gain, Hill jokalari garrantzitsua da Kanadako selekzioan. Haiekin Joko Olinpikoetara sailkatzeko txapelketak jokatu ditu, eta 2022ko Munduko Txapelketa, 22. postua erdietsiz.
Orain, Kutxabank Araskiren jokalari berriak Americup jokatuko du uztailaren 1etik 9ra Mexikon, Agostina Buranik eta Melisa Gretterrek bezala.
Made Uriarte: "Kalitate handiko jokalaria da"
"Samiren profila duen jokalari bat behar dugu. Sami arriskutsua da kantxa zabalean, esku oso ona du eta defentsan kalitate handia. Bat eta bi posizioak uztartu ditzake, azken denboraldietan Alemanian egin bezala", adierazi du Made Urieta Kutxabank Araskiko entrenatzaileak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa