13:57

Saskibaloia

Fitxaketa

Araskik Laura Aliaga fitxatu du, kanpoko jokoa indartzeko

EITB MEDIA

Hegalekoa Ensino Lugo taldetik iritsi da Gasteizera, bertan kapitain izan ondoren. Aliaga "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.

  • Laura Aliaga Ensino Lugo taldetik iritsi da Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.

    Laura Aliaga Ensino Lugo taldetik iritsi da Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik Laura Aliaga 28 urteko hegalekoa fitxatu du, Gasteizko klubak asteartean jakitera eman duenez. Aliaga Ensino Lugotik iritsi da (11. postuan sailkatu da 2022-23 denboraldian Endesa Ligan), eta kapitain ibili da Galiziako taldean. Araskiren iritziz, "lur orotako jokalaria" da, oso trebea hiru puntuetako jaurtiketetan.

Alacanteko hegalekoak esperientzia handia du Endesa Ligan. 2017-18 denboraldian, Bembibren ibili zen, eta 2018tik aritu da Ensino Lugon. 2022-23 denboraldian, batez beste, 4,6 puntu sartu, bi errebote hartu eta 0,7 asistentzia eman ditu partidako.

Araskin, Aliagak Natalie van den Adel izango du taldekide berriro, Lugon ere elkarrekin ibili baitziren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena