Saskibaloia
Endesa Liga
EITB Media
Laura Westerik hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin. Herbeheretarra Bembibre taldetik fitxatu du IDK Euskotrenek.
Laura Westerik, jugadora del IDK Euskotren. Foto: @ibaetabasket
IDK Euskotrenek Laura Westerik (Nimega, Herbehereak, 1998-12-31) hegaleko jokalaria fitxatu du 2023-2024 denboraldirako. Herbehereetako hegaleko jokalaria 1,76 metro luze da, eta Endesa Ligako Embutidos Pajariel Bembibre taldean jokatu du 2022-2023 sasoian.
Westerikek Lekdeted.nl Basketball taldearekin egin zuen debuta Herbehereetako maila gorenean. Gainera, bere herrialdeko selekzioaren maila guztietatik pasatutakoa da, baita talde nagusiarekin Europako txapelketak jokatutakoa ere. 2014an, CTO Amsterdam taldeak fitxatu zuen, eta, ondoren, Orange Blizzardsera joan zen; han, Eurokopa jokatu zuen. 2016an, aldiz, FSG Royal Eaglesek fitxatu zuen. Urtebete geroago, ordea, Amsterdam Angelsera joan zen, eta Eurokopara sailkatzeko atarikoan lehiatu zen.
2018-2019 sasoian, berriz, taldez aldatu zen. Herner TC taldeak fitxatu zuen, eta kopa bat eta liga txapelketa bat irabazi zituen Alemanian emandako hiru denboraldietan.
Bestalde, 2021-2022 denboraldian, Sportiva/Azoris Hotels Ponta Delgada Portugalgo taldean aritu zen. Ligako txapeldunorde izan zen, eta jokatu zituen 12 partidetan, batez beste, 14 puntu eta 7 errebote erdietsi eta 3 asistentzia eman zituen partidako. Denboraldi erdian, ordea, Italiako Della Fiore Broni taldera joan zen.
Aurreko denboraldian (2022-2023), Bembibrek fitxatu zuen. 30 neurketa jokatu zituen Espainiako taldearekin, eta, batez beste 6,5 puntu eta 2 errebote lortu zituen.
Herbeheretarraren ezaugarri nagusiak dira defentsako sendotasuna eta erasorako gaitasuna.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa