19:01

Saskibaloia

Fitxaketa

IDK Euskotrenek Dulcy Fankam pibota fitxatu du, 2023-24 denboraldirako

EITB MEDIA

Donostiako klubak puntuak, erreboteak eta barnealdeko jokoan sendotasuna lortzeko asmoz fitxatu du jokalaria. Fankam kamerundarra da, 1,93ko altuera du eta 23 urte ditu. Aurreko denboraldian, NCAAn aritu da, South Floridan, eta batez beste 16,5 puntu sartu eta 12,3 errebote hartu ditu.

  • Dulcy Fankam IDK Euskotrenen arituko da 2023-24 denboraldian. Argazkia: IDK Euskotren.

    Dulcy Fankam IDK Euskotrenen arituko da 2023-24 denboraldian. Argazkia: IDK Euskotren.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

IDK Euskotrenek Dulcy Fankam pibota fitxatu du 2023-24 denboraldirako, Donostiako klubak astelehenean jakitera eman duenez. Gipuzkoako taldeak puntuak, erreboteak eta barnealdeko jokoan sendotasuna lortzeko fitxatu du jokalaria. Fankam kamerundarra da, 1,93ko altuera du eta 23 urte ditu. Aurreko denboraldian, NCAAn aritu da, South Floridan, eta batez beste 16,5 puntu sartu eta 12,3 errebote hartu ditu partidako.

Fankamek Memphisko Unibertsitatean ere jokatu du, 2019tik 2021era bitartean. Seattle Storm WNBAko taldeak aurtengo draft-ean hautatu zuen, 21. postuan, bigarren multzoan. Kamerungo selekzioarekin aritutakoa da; 2021ean, AfroBasket txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen Fankamek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    28 Zuzenean 12:00 - 14:00 FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic
    28 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa)
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena