15:42

Saskibaloia

Saria

Pablo Lasok Arabako Domina jaso du

EITB Media

Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarrari eman dio saria , haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabar jatorria defendatzeagatik".

  • Ramiro Gonzalez eta Pablo Laso

    Ramiro Gonzalezek Pablo Lasori Arabako Domina eman dion momentua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Lasok Arabako Domina jaso du ostiral honetan, apirilaren 28an, Gasteizko Artium Museoan. Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarra saritu du aurten, haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabartasuna defendatzeagatik".

Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak azpimarratu du Lasok Arabako enbaxadore moduan egindako lana, Arabako Foru Aldundiaren komunikatu baten bidez. "Urtero Arabako Domina ematen dugunean, arabarrok garenon ohorea sentitzen dugu. Harro sentitzen gara lurralde historikoan pertsona eta erakunde bikainak ditugulako. Lasok erakutsi dituen balio pertsonalak eta saskibaloian bereganatutako lorpenak handiak izan dira. Gainera, Araba beti bihotzean eraman du, eta bere jatorri arabarra harrotasunez defendatu du", gaineratu du Ramiro Gonzalezek.

Bestalde, Pablo Lasok esan du "ohorea" dela Arabako Domina jasotzea eta Artiumeko ekitaldian egon diren pertsona guztiak ordezkatzea: "Beti harro egon naiz nire jatorriaz. San Viator Ikastetxean hasi nintzen jokatzen, lagunekin ondo pasatzeko helburuarekin. Ondoren, ordea, beldurrarekin begiratzen nion nire hiriko taldean, Baskonian, jokatzeari. Pixkanaka-pixkanaka helburu txikiak lortzen joan nintzen, umetan amesten nituen txapelketak eta partidak jokatzera iritsi arte".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena