10:52

Saskibaloia

Endesa Liga

Lointek Gernika Bizkaiak Casademont Zaragoza izango du aurkari play-offetako final-laurdenetan

A. B. E. | EITB Media

Gernika-Lumoko taldeak etxean jokatuko du joaneko partida apirilaren 20an, eta Zaragozan itzulikoa hilaren 23an.

  • Endesa Ligako play-offak

    Endesa Ligako play-offak. Argazkia: FEB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakumezkoen Endesa Ligako denboraldi erregularreko 28 partidak jokatu ostean, zehaztuta geratu dira titulua lortzeko play-offetako kanporaketak. Lointek Gernika Bizkaia izango da Endesa Liga irabazteko lehian arituko den euskal talde bakarra.

Play-offetarako txartela lortu duten beste zazpi taldeak hauexek dira: Valentzia, Spar Girona, Perfumerias Avenida, Casademont Zaragoza, Cadi La Seu, Bartzelona eta Movistar Estudiantes.

Lointek Gernika Bizkaia bosgarren izan da ligan eta laugarren postuan amaitu duen Casademont Zaragoza izango du aurkari final-laurdenetako kanporaketan. Bizkaiko taldeak etxean jokatuko du joaneko norgehiagoka apirilaren 20an, ostegunean, 20:00etan; itzulikoa, aldiz, Zaragozan hilaren 23an, igandean, 12:15ean.

Zaragoza Erreginaren Kopako txapelduna izan da aurten, beraz, Gernika-Lumoko taldeak ez du aurkari xamurra izango finalerdietarako txartela lortzeko lehian. Kanporaketa honetako irabazleak Valentzia-Estudiantes lehiako garailearen kontra jokatuko du finalerdietan.

Hauek dira play-offetako final-laurdenetako kanporaketa guztiak:

Estudiantes - Valentzia

Lointek Gernika Bizkaia - Casademont Zaragoza

Bartzelona CBS - Spar Girona

Cadi La Seu -Perfumerias Avenida

Joaneko neurketak apirilaren 20an jokatuko dira, eta itzulikoak hilaren 23an.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena