21:08

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

Araskik irabazi du IDK Euskotrenen aurkako euskal derbia (73-75)

I. G. | EITB MEDIA

Emaitza honekin, gipuzkoarrak Erreginaren Kopatik kanpo geratu dira, IDK eta Lointek Gernika sailkatuta zeuden lehiaketa.

  • IDK eta Araskiren arteko derbia

    IDK eta Araskiren arteko derbia. Argazkia: @ibaetabasket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank Araskik irabazi du IDK Euskotrenen aurka ostiral honetan Jose Antonio Gascan jokatu duen euskal derbia, Emakumezkoen Endesa Ligako 15. jardunaldian (73-75).

Araskikoek hartu dute jokoaren ardura partidaren hasieran. Lehen saskiratze trukaketa baten ondoren, arabarrek lehen ihesaldia lortu dute markagailuan (7-14).

Baina IDK-k, Erreginaren Kopan egoteko gogoak bultzatuta, beste martxa bat sartu du bigarren laurdenaren hasieran markagailua berdintzeko (23-23). Hortik aurrera, partida parekatuagoa bihurtu da. Berriro ere saskiratze trukea nagusitu da, eta gipuzkoarrek aldea murrizten zuten bakoitzean Araskik hirukoekin zabaltzen zuen. Horrela, markagailua oso irekita iritsi dira atsedenaldira (40-42).

Hala ere, partidaren ibilbideak beste norabide bat hartu du aldageletatik bueltan. IDK-k hirugarren laurdenaren kontrola hartu du eta, Araskik jaurtiketetan egindako akatsek lagunduta, markagailua irauli eta aurretik jarri da (59-54).

Azken laurdena berdinduagoa izan da. Bi taldeak garaipenaren bila borrokatu dira eta hori agerian geratu da gipuzkoarrek jokoan asko zuten azken minutuetan.

Azken txistuarekin, Araskiren azken saskiratzeak IDK-ren porrota ziurtatu du, Erreginaren Kopatik kanpo utziz (73-75).

Lointek Gernikak eta Araskik Kopa jokatuko dute

Ligako lehen 15 jardunaldiak jokatu ondoren, Lointek Gernika Bizkaia eta Kutxabank Araski sailkatu dira Erreginaren Kopa jokatzeko. Bizkaitarrak bosgarren daude sailkapen nagusian, eta gasteiztarrak seigarren daude, biak bederatzi garaipenekin.

Aitzitik, ostiral honetako porrotarekin IDK Euskotren txapelketan parte hartzeko aukerarik gabe geratu da. Derbian azken unean jasandako porrotarekin, gipuzkoarrak hamaikagarren postuan daude, beraz, ez dute Kopa jokatuko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    03 19:00 - 21:00 PILOTA | GRABNI Txapelketa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena