Saskibaloia
Eurocup
EITB Media
Gernika-Lumoko taldeak 62 eta 102 irabazi dio Belgikakoari Eurocup txapelketako multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketako joaneko partida eta 40 puntuko abantailarekin ekingo dio itzuliko norgehiagokari.
Lointek Gernika BIzkaiako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media
Lointek Gernika Bizkaiak bideratuta utzi du Eurocup txapelketako multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketa asteazken honetan (urriak 5) Phantoms Basket Boom taldearen kontra 62-102ko emaitzarekin garaipena lortuta Anberesen (Belgika) jokatu duen atariko kanporaketako joaneko partidan. Datorren astean Malosten jokatu beharreko itzulikoari 40 puntuko errentarekin ekingo dio Bizkaiko taldeak.
Etxeko taldeak neurketari ondo ekin dion arren (5-2), azkar etorri da Gernika-Lumoko taldearen erantzuna. Bizkaiko taldeak partida parekatzea lortu du, eta markagailuan zuloa irekitzen hasi da, 12 puntuko abantaila lortuta (11-23). Lehen laurdeneko azken minutuetan jaun eta jabe izan da Lointek Gernika, eta estreinako hamar minutuak talde bizkaitarraren aldeko 16-28ko emaitzarekin amaitu dira.
Bigarren laurdenean, Lointek Gernika Bizkaiak bere nagusitasuna areagotu du. Ez dio aukerarik eman ezinean ibili den aurkariari, errenta handitu du, eta 25 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (30-55).
Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldeak ez du erreakzionatu. Lointek Gernikak kantxan jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta, oso eroso jokatuta, aldeko 41-77ko markagailuarekin ekin dio azken laurdenari.
Amaierako hamar minutuetan, Lointek Gernika Bizkaiak ez du arazorik izan, eta erakustaldia emanda, garaipena lortu du, azken emaitza 62-102koa izan delarik.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa