22:29

Saskibaloia

EUROKOPA

Lointek Gernikak 24 puntuko abantaila lortu du Mersinen aurkako itzuliko partidarako

A. B. E. | EITB Media

Bizkaiko taldeak 83-59 menderatu du Turkiakoa Malosten jokatu duen Eurokopako play-offetako joaneko partidan. Beraz, errenta handiarekin ekingo dio datorren astean jokatuko duen itzuliko neurketari.

4:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako play-offetako lehen kanporaketa gainditzeko aurrerapausoa eman du asteazken honetan, Malosten, CBK Mersin Yenisehir Bld taldea 83-59 menderatuta. Ondorioz, Gernika-Lumoko taldeak 24 puntuko abantaila izango du itzuliko norgehiagokarako. Melisa Brcaninovic etxeko taldeko jokalaria izan da partidako onena, 32 puntu sartuta. 

Norgehiagokako lehen minutuak parekatuak izan dira, eta bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzerik. Lehen laurdeneko azken hiru minutuetan, ordea, nagusi izan da Lointek Gernika, eta bederatzi puntuko errenta lortu du (24-15).

Bigarren laurdenari ere ondo ekin dio Bizkaiko taldeak, baina Mersinek ez dio ihes egiten utzi, eta talde turkiarra 4 puntura gerturatu da neurketa atsedenaldira iristeko minutu bakarra falta zenean (37-33). Lehen hamar minutuetan izan duen desabantaila pixka bat murriztu du Mersin Yenisehirrek (41-35).

Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldea nagusitu da kantxan, eta Gernika-Lumoko taldeak 14 puntuko abantaila erdietsi du lehen hiru minutuetan (49-35). Pixkanaka, Lointek Gernika markagailuan zuloa handitzen joan da, eta 24 puntuko errenta (66-42) eskuratu du hirugarren laurdena bukatzeko minutu bat baino zertxobait gehiago falta zenean. Mario Lopezek zuzentzen dituen neskek aldeko 68-46ko emaitzarekin ekin diote azken laurdenari.

Azken hamar minutuetan, Lointek Gernika Bizkaiak nagusi izaten jarraitu du. Turkiako taldea ez da gai izan aurretik zuen desabantaila murrizteko, eta Gernika-Lumokoek 27 puntuko aldea lortu dute neurketa amaitzeko minutu bat eta 41 segundo falta zirenean. Azken minutuan, hiru saskiratze lortu ditu talde turkiarrak, eta norgehiagoka Lointek Gernikaren aldeko 83-59ko emaitzarekin amaitu da.

Datorren asteazkenean jokatuko da CBK Mersin Yenisehir Bld eta Lointek Gernika Bizkaia taldeen arteko itzuliko partida Turkian. Euskal taldeak 24 puntuko abantailarekin ekingo dio neurketari.

Fitxa teknikoa:

83 - Lointek Gernika Bizkaia (24+17+27+15): Roselis Silva, Roso Buch (7), Angela Bjorklund (18), Melisa Brcaninovic (32) eta Tinara Moore (11); Itzar Ariztimuño, Belén Arrojo (5), Paula Ginzo (10) eta Marta Alberdi.

59 - CBK Mersin Yenisehir Bld (15+20+11+13): Jasmine Thomas (12), Tiffany Hayes (8), Yvonne Turner (8), Shavonte Zellous (4) eta Temi Fagbenie (14); Asena Yalcin (3), Ferida Akalan (3), Kristine Anigwe (4) eta Quanitra Hollingsworth (3).

Partzialak: 24-15, 41-35 (atsedenaldia); 68-46 eta 83-59 (amaiera).

Epaileak: Sonia Teixeira (Portugal), James Kerry Dominique (Gibraltar) eta Bert Van Slooten (Herbehereak). Zellous (38. min) CBK Mersin taldeko jokalaria kanporatu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena