Saskibaloia
Eurokopa
A. B. E. | EITB Media
Bizkaiko taldeak amore eman behar izan du Frantziak taldearen aurka, etxean jokatu duen Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidan.
Albisteak (1)
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du La Roche Vendee taldearen aurka (78-90) etxean jokatu duen Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partidan. H multzoko beste neurketan Flammesek mendean hartu du Virtus Bolonia (84-46). La Roche Vendeek bi garaipen lortu ditu lehen bi neurketetan, Gernika-Lumoko taldeak eta Flammesek norgehiagoka bana dute irabazita, eta Boloniak bi porrot jaso ditu.
Neurketako lehen saskiratzea Bizkaiko taldeak lortu duen arren, talde bisitariaren erantzuna azkarra izan da zazpi puntu jarraian erdietsita (2-7). Lointek Gernika ezinean ibili da lehen laurdenean, eta La Roche Vendeeren nagusitasuna erabatekoa izan da. Frantziako taldeak zuloa ireki du markagailuan (8-21), abantaila handiak lortu ditu eta 20-32ko emaitzarekin bukatu dira hasierako hamar minutuak.
Bigarren laurdenaren hasieran hamabost puntuko desabantaila izan du Gernika-Lumoko taldeak (25-40), baina Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak bederatzi puntura murriztea lortu du (31-40) atsedenaldira iristeko lau minutu falta zirenean. Hala ere, La Roche Vendeek berriz nagusi izatea lortu du laurdenaren azken txanpan eta 21 puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira (33-54).
Atsedenaldiaren ostean, Lointek Gernika Bizkaiari kosta egin zaio norgehiagokari erritmoa hartzea, eta partida oso maldan gora jarri zaio (33-57). Etxeko taldeak, ordea, lanean jarraitu du, eta desabantaila murrizten hasi da pixkanaka, hirugarren laurdena bukatzeko hiru minutu baino gutxiago falta zirenean zortzi puntura hurbildu (56-64) delarik. Lan bikaina egin du Bizkaiko taldeak, eta hamar puntuko desabantailarekin (61-71) ekin dio azken laurdenari.
Amaierako hamar minutuetan, talde bisitariak kontrolpean izan du norgehiagoka, eta ez dio utzi talde gernikarrari emaitza gehiegi estutzen. Hamar puntura gerturatu da etxeko taldea (64-74), baina La Roche Vendee taldeak ondo kudeatu ditu azken minutuak, eta Lointek Gernika Bizkaia galtzaile atera da (78-90).
Fitxa teknikoa:
78 - Lointek Gernika Bizkaia (20+13+28+17): Roselis Silva (5), Buch (13), Arrojo (8), Ginzo (14) eta Tinara Moore (11) -hasierako taldea-; Ariztimuño (8), Bjorklund (8), Brcaninovic (11) eta Alberdi.
90 - La Roche Vendee (32+22+17+19): Ana Suarez (10), Monpierre (2), Bankole (29), Kone (17) eta Tiffany Clarke (23) -hasierako taldeal-; Franchelin, Pedroso (6) eta Morrison (3).
Emaitza laurden bakoitzaren amaieran: 20-32, 33-54 (atsedenaldia); 61-71 eta 78-90 (amaiera).
Epaileak: Simon Unsworth (Britainia Handia), Jose Pedroso (Portugal) eta Ritvars Helmsteins (Letonia). Monpierre kanporatu dute, 30. minutuan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa