11:05

Baskonia

Moskun zendu da

Janis Timma Baskoniako jokalari ohia hil da, 32 urte zituela

EITB Media

Letoniarrak 2017-2018 denboraldian jokatu Gasteizen, eta Moskun aurkitu dute hilda. Bertan, Alikson Team izeneko 3x3 saskibaloi taldeko kide zen.

  • Janis Timma

    Janis Timma, Baskoniarekin Unicajaren aurkako partida baten, 2017-18ko partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Janis Timma, Baskoniako jokalari ohia, hilda topatu dute astearte honetan, Moskun (Errusia), 32 urte zituela. Letoniako saskibaloi jokalariaren gorpua Errusiako hiriburuko erdigunean kokatuta dagoen hotel batetik gertu agertu da, eta TASS Errusiako albiste agentziak jakitera eman duenez, heriotzaren arrazoi nagusia suizidioa izan daiteke.

Timmak Letonian ekin zion saskibaloiko bere ibilbideari, eta bertan Daugavpils Kraslava, DU Hansabanka, BA Riga, BA Keizamezs Riga, Barons Riga, Liepajas Lauvas, Ventspils eta VEF Riga taldeetan aritu zen. Azken horrekin Eurokopa txapelketan debutatu zuen 2014-2015 denboraldian. Gerora, beste bi denboraldi eman zituen Eurokopan ere, Zenit San Petersburgo taldearekin.

Baltikoko jokalariak Euroligan ere jardun zuen bost denboraldiz, tartean Baskoniarekin (2017-2018), Olympiakosekin, Khimkirekin eta UNICS Kazanekin.

Joan zen sasoian, Timmak Turkiako Darüssafakan eta Endesa Ligako Monbus Obradoiron jardun zuen. Galiziako taldearekin 10 partida jokatu zituen, eta batez beste 8,7 puntu, 4,1 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen partida bakoitzeko. Dena den, bere ekarpena ez zen nahikoa izan Obradoirok mailari eutsi ziezaion.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena