Baskonia
Euroliga
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeak laugarren aldiz irabazi zuen Euroligan, etxean. Trent Forresten lan ona nabarmendu beharra dago, 22 puntu, bost errebote eta 3 asistentzia lortu baitzituen.
Trent Forrest, Baskoniako jokalaria, Milanen kontrako partidan. EFE
Trent Forrestek Baskonia berpiztea lortu zuen asteartean Armani Milanen aurka jokatutako neurketan. Hala, 88-83 irabazi zion, Euroligako seigarren jardunaldian. Azken laurden bikaina burutu zuen, 12 puntu segidan saskiratuta.
Emaitza horri esker, gorri-urdinek laugarren garaipena eskuratu zuten etxean, eta nagusi izan ziren markagailuan ia partida osoan: kanpoaldetik ondo asmatzeaz gain, erasoko errebotean bigarren aukera ugari izan zituzten. Joko-zuzendari baskoniarrak 22 puntu saskiratuta, bost errebote eskuratuta eta hiru asistentzia eginda amaitu zuen norgehiagoka.
Abiadura handiz ekin zioten erronkari bi taldeek, eraso azkarrak eginez. Trent Forrestek ezarri zuen baskoniarren erritmoa, eta eroso jokatu zuten Nikola Miroticek gidatutako Lonbardiakoen jokoarekin.
Lau hiruko jarraian saskiratu zituen Gasteizko boskoteak bigarren laurdenaren hasieran, 12 eta hutseko aldea hartuta.
Ondoren, Armani Milanen aurrerapausoei ondo eutsi zien Baskoniak. Lehen zatian baino askoz ere biziago aritu zen Italiako taldea, baina defentsako errebotea itxi gabe. Hor agertu zen, hain zuzen ere, Khalifa Diop.
Trent Forresten lanak, 12 puntu jarraian saskiratuta, aurretik mantendu zuen Baskonia. Partida amaitzeko 14 segundo geratzen zirela, 86-83, Miroticek berdinketa ekartzekoa zen hirukoa huts egin eta gero, Luwawu-Cabarrotek itxi zuen neurketa, jaurtiketa libretik.
-Fitxa teknikoa:
88 - Baskonia (20+32+15+21): Forrest (22), Savkov (-), Luwawu-Cabarrot (16), Moneke (11) eta Hall (4) —hasierako boskotea—, Ndiaye (2), Baldwin (10), Howard (9), Rogkavopoulos (5) eta Diop (9).
83 - Armani Milan (21+24+18+20): Bolmaro (4), Tonut (-), Brooks (17), Mirotic (21) y Nebo (8) –hasierako boskotea-, Dimitrijevic (15), Causeur (3), Leday (5), Caruso (7) eta Ricci (3).
Epaileak: Mehdi Difallah (Francia), Milos Koljensic (Montenegro) eta Kristaps Konstantinovs (Letonia). Ez zuten inor kanporatu. Kirol-legearen kontrako falta egin zuten Carusok (28. min) eta Brooksek (36. min).
Gertakariak: Euroligako seigarren jardunaldiko partida, Buesa Arenan, Gasteizen, 8.391 ikuslerekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa