23:00

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Maccabi Tel Aviv menderatu du (92-82), partida bikaina eginda, eta aurrerapauso handia eman du

EITB MEDIA

Gasteizko taldeak hainbat baja zituen, baina maila ederra eman eta balio handiko garaipena lortu du; izan ere, "basketaveragea" irabazi dio aurkari zuzena den Maccabiri, eta, ondorioz, sailkapeneko bederatzigarren postura igo da.

  • Markus Howard eta Nikos Rogkavopoulos, pozarren, partida amaituta. Argazkia: EFE.

    Markus Howard eta Nikos Rogkavopoulos, pozarren, partida amaituta. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak Maccabi Tel Aviv hartu du mendean, 92-82, ostegun gauean, Gasteizko Buesa Arenan, 2023-24 denboraldiko Euroligako hogeita bosgarren jardunaldian. Garaipen hori zenbatuta, Dusko Ivanovicen taldeak hamahiru neurketa ditu irabazita Europako txapelketarik handienean, eta sailkapeneko bederatzigarren postuan jarri da; Maccabi bera aurreratu du, kontuan izanik Israelgo taldeak ere badituela hamahiru garaipen, baina Baskoniak basketavegarea irabazi egin diola. Gasteizko taldeak hainbat baja zituen norgehiagoka hasi aurretik, baina neurketa bikaina egin du.

Aurreneko zatia ikusgarria izan da. Lehenengo laurdenean, Maccabik Baskoniak baino gehiago asmatu du, bereziki barrutik, eta talde bisitariak sei puntuko aldea zuen, 20-26, lehen hamar minutuak bukatuta. Baina Dusko Ivanovicen gizonek bikain jokatu dute bigarren laurdenean; izan ere, 34-21eko partziala erdietsi dute, eta, atsedenaldian, markagailua 54-47 zihoan.

Markus Howardek 20 puntu sartu du lehen zatian, hiruko lau saskiratze sartuta, eta Monekek hamar egin ditu; gainera, azken horrek sei errebote hartu ditu. Maik Kotsarrek ere sartu ditu hamar puntu, eta 16 zituen balorazioan (Howardek, 19). Joko oso ona ikusi dute Buesa Arenan bildutako zaleek. Baskoniak 13 puntuko aldea ere izan du, 50-37an eta 54-41ean. Azken tartean, Maccabik 0-6ko partziala lortu du; dena zegoen erabakitzeke, oraindik beste hogei minutu gelditzen zirela.

Hirugarren laurdenean ere nagusitu da Baskonia; hori amaituta, Arabako taldea 73-63 ari zen gailentzen. Maccabi Tel Avivek 19 puntura ere izan ditu Ivanovicen gizonak, 73-54an. Berriro ere, azken minutuetan hurbildu ahal izan da Israelgo taldea, 0-9ko partziala erdietsita. Wade Baldwin zen Maccabiren baliabide nagusia erasoan; bisitariak oso sendoak dira erasoko errebotean, eta ez zuten amore ematen, Baskonia norgehiagokan oso ondo bazebilen ere.

Azken laurdenean, emozioa basketaverageak ekarri du; izan ere, argi gelditu da Baskoniak partida poltsikoratuko zuela, baina euskal taldeak beste sari hori ere nahi eta merezi zuen, aurrerapausoa are handiagoa izan zedin. Gauzatu egin du Baskoniak helburu hori, Maccabik zortzi puntuko aldea erdietsi baitzuen lehen itzulian. Zaleek txalo zaparrada handia eman diete Baskoniako jokalariei, Dusko Ivanovicen gizonek, beste behin, zer izaera duten erakutsi baitute.

Fitxa teknikoa

92 - Baskonia (20+34+19+19): Miller-McIntyre (10), Marinkovic (14), Rogkavopoulos (13), Moneke (15) y Kotsar (10) -hasierako taldea-, Howard (26), Theodore (4), Díez (-) eta Raieste (-).

82 - Maccabi Tel Aviv (26+21+16+19): Baldwin IV (25), Brown (11), Colson (5), Cohen (-) y Nebo (12) -hasierako taldea-, Cleveland (2), Webb III (4), DiBartolomeo (-), Sorkin (4), Rivero (12) eta Blatt (3).

Epaileak: Emin Mogulkoc (Turkia), Milivoje Jovcic (Serbia), Marcin Kowalski (Polonia). Ez dute inor kanporatu.

Gertakizunak: 8.057 zale izan dira Buesa Arenan.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena