00:28

Baskonia

Euroliga

Baskoniak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Izar Gorriaren aurka, 90-91, Belgraden

EITB MEDIA

Dusko Ivanovicen taldearen garaipenaren gakoa hirugarren laurdenean izan da; izan ere, orduan, Baskoniak markagailua irauli du. Markus Howardek 32 puntu sartu ditu, eta Baskonia, behin-behinean, Euroligako zazpigarren postuan jarri da, 22 jardunalditan 12 partida irabazita.

  • Markus Howardek, artxiboko irudian bera, partida bikaina jokatu du Belgraden. Argazkia: EFE.

    Markus Howardek, artxiboko irudian bera, partida bikaina jokatu du Belgraden. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak garrantzi handiko garaipena eskuratu du, ostegunean, Izar Gorriaren aurka, 90-91, Belgraden, 2023-24 denboraldiko Euroligako hogeita bigarren jardunaldian. Dusko Ivanovicen taldearen garaipenaren gakoa hirugarren laurdenean izan da; izan ere, orduan, Baskoniak bikain irauli du markagailua. Markus Howardek 32 puntu sartu ditu, eta Baskonia, behin-behinean, Euroligako zazpigarren postuan jarri da, 22 jardunalditan 12 partida irabazita.

Chima Monekek hamabi errebote hartu ditu, eta bereziki azken segundoetan erasoan hartutako bat izan da erabakigarria; gainera, Vanja Marinkovicek, hiruko bost jaurtiketa gauzatu ostean, funtsezkoak izan diren bi jaurtiketa libre sartu ditu. Lehen zatian, partida oso zaila jarri zaio Baskoniari, baina atsedenaldiaren ostean asko aldatu da. Markus Howard oso ondo aritu da, eta zazpi aldiz asmatu du hiru puntuko jaurtiketetan.

Baskoniak 12 puntuko aldea lortu du, beste horrenbeste iraulita, baina Izar Gorriak ez du amore eman, Yago Dos Santosek gidatuta; azken horrek 26 puntu sartu ditu, hau da, Euroligan bere ibilbidean markarik handiena ezarri du, puntuei dagokienez.

Kanpoko jaurtiketek markatu dute partidako hasiera, eta Izar Gorria nabarmendu da arlo horretan. Baskonia bigarren laurdenean sartu da lehian, baina aurkaria asko ari zen asmatzen jaurtiketetan, eta, hala, etxeko taldeak hamar bat puntuko aldea zuen, Nikos Rogkavopoulos oso ondo jokatzen ari zen arren.

Rokas Giedraitisek sartutako bost punturi esker, Izar Gorriak alde handiagoa erdietsi du, baina Baskoniak, hiruko saskiratzeak gauzatuta, partida berdintzeko aukerari eutsi dio. Atsedenaldian, neurketa 52-43 zihoan, eta hirugarren laurdenean, Markus Howardek jarraian eskuratutako bederatzi puntuak eta taldeak egindako defentsa ona tarteko, Dusko Ivanovicen gizonek parekatu egin dute markagailua (54-54). Howard ezin hobeto zebilen, eta Gasteizko taldea 62-69 jarri du aurretik, azken laurdena jokatu aurretik. Azken laurden horretan, baina, Yago Dos Santosek eta Rokas Giedraitisek 83-84 utzi dute norgehiagoka, amaierarako bi minutu baino gutxiago falta zirenean.

Une erabakigarrietan, Chima Monekek erasoko errebote oso garrantzitsu bat hartu du, eta, jarraian, Vanja Marinkovicek ez du huts egin jaurtiketa libreetan, Baskoniari garaipena emateko (90-91).

Fitxa teknikoa

90 – Izar Gorria (30+22+10+28): Dos Santos (26), Lazic (6), Giedraitis (13), Mitrovic (6) eta Bolomboy (9) ¿hasierako taldea¿; Smart (11), Davidovac (9), Hanga (10) eta Gillespie (-).

91 - Baskonia (20+23+26+22): Miller-McIntyre (3), Howard (32), Marinkovic (18), Sedekerskis (-) eta Kotsar (4) ¿hasierako taldea¿; Raieste (-), Diez (3), Rogkavopoulos (8), Costello (10) eta Moneke (13).

Epaileak: Matej Boltauzer (Eslovenia), Milan Nedovic (Eslovenia) eta Huseyin Celik (Turkia). Costello kanporatu dute 39. minutuan, bosgarren falta adierazita, eta Dos Santosi kirolez kontrako falta adierazi diote 9. minutuan.

Gertakizunak: Euroligako 22. jardunaldiko partida. Belgradeko Stark Arenan jokatu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena