22:53

Baskonia

Euroliga

Baskoniak berandu erreakzionatu du Monakon eta porrot egin du (93-83)

Agentziak | EITB MEDIA

Baskoniak ez du azken erasoei aurre egiteko behar izan duen pazientzia izan eta Monakok eraman du garaipena.

  • Monako vs Baskonia. Argazkia: EFE

    Monako vs Baskonia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak porrota jaso du Monakoren aurka astearte honetan, une garrantzitsuenean, Euroligako partidan (93-83).

Duelua oso parekatua hasi da. Pixkanaka-pixkanaka bi taldeen erreferenteak sartu dira kantxara eta Baskonia izan da lehen hamar minutuen ostean alde txikiarekin aurreratu dena, 21-22.

Baskoniak Monakoren despisteak zigortu ditu eta aurretik mantendu da. Baina Markus Howarden bi hirukok ireki dute euskaldunen lehen aldea.

Dusko Ivanovicen mutilek hainbat akats kateatu dituzte jarraian eta zenbait ekintza alferrik galdu dituzte. Behin eta berriz gainditu ditu Monakok, 43-39 aurretik joan dena atsedenaldira.

Jaurtiketa librea izan da baskoniarren abantaila, eta euskal defentsak aurrerapausoa eman du, 48nako berdinketa lortuz. Baskoniak hiruko jaurtiketatik heldu dio partidari, baina aldea zabaltzen joan da Monako, 71-59.

Markus Howardek bere taldea partidan sartu du, baina etxekoen kanpoaldeko kanastek ondo mantendu dute euskaldunak. Baskoniak ez du azken erasoei aurre egiteko behar izan duen pazientzia izan eta Monakok 93-83 irabazi du.

 

Fitxa teknikoa:

93 - Monako (21+22+28+22): Mike James (26), Loyd (2), Ouattara (12), Cornelie (3) y Motiejunas (13) -hasierako bostekoa-, Blossongame (8), Walker (5), J.Brown (4), Jaiteh (8), Diallo (12) y Strazel (-).

83 - Baskonia (22+17+20+24): Miller-McIntyre (2), Marinkovic (6), Raieste (2), Sedekerskis (11) y Kotsar (11) -hasierako bostekoa-, Howard (33), Díez (-), Chiozza (7), Costello (5) y Moneke (6).

Epaileak: Robert Lottermoser (Alemania), Uros Nikolic (Serbia), Arturas Sukys (Lituania). Kanporaturik ez. Falta teknikoa ezarri diote Mike Jamesi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    04 13:40 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa
    04 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena