23:22

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Zalgirisen aurka galdu du eta jarraipena eman dio Euroligako hasiera kaskarrari (82-99)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteizko taldeak ezin izan dio eutsi baltikoen sendotasunari; Zalgirisek garaipena lortu du Buesa Arenan, eta nagusi izan da hasieratik amaierara arte.

  • Daniel Diez, baloi baten lehian. Argazkia: EFE.

    Daniel Diez, baloi baten lehian. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak Euroligako hirugarren porrota jaso du ostegun honetan Zalgiris Kaunasen aurka 82-99 galduta. Gasteizko taldeak ezin izan dio eutsi baltikoen sendotasunari; Zalgiris hasieratik amaierara arte izan da nagusi, eta garaipena lortu du Buesa Arenan.

Baskoniak hiru minutu behar izan ditu lehen saskiratzea lortzeko, baina ondo itxi du bere uztaia lituaniarrek tarterik ireki ez zezaten. Markus Howardek hiru jaurtiketa egin behar izan ditu bere lehen hirukoa lortzeko. Hasiera horretan, etxekoek barruko indarra galdu dute: Chima Monekek bigarren falta egin du, eta Khalifa Diopek ez du jokatu, bizkarreko minagatik.

Keenan Evans bere taldea aurretik mantentzen saiatzeko sartu da, euskaldunak saskiratzeko sufritzen ari ziren bitartean, eta lehen laurdena aurretik itxi dute lituaniarrek: 14-22.

0-8ko partzialak Zalgiris aurretik jarri du bigarren zatiaren. Hala ere, Baskoniak punteria findu du, eta partidara itzuli da aurkariaren kolpea moteldu duten bi hirukoren bitartez (25-38). Markus Howard erasoan sartu da, eta bere taldea suspertu du 10 puntu ia jarraian sartuta. 12-0ko partziala lortu du Baskoniak, partidara itzultzeko.

Zalgirisek atsedenaldira iritsi aurretik erreakzionatu du, eta 39-46 aurretik joan dira aldageletara.

Howardek baloia bereganatzen jarraitu du hirugarren laurdenean. Banakako saiakerak izan dira, bata bestearen atzetik, Baskoniaren erasoak, eta taldeak arazoak izan ditu berriz ere Zalgirisen erritmoari jarraitzeko (44-62).

Bisitarien hiruko batek aldea handitu du berriro, eta horrek buruan mantendu ditu amaierarako hamar minutura (61-74). Baina Chima Monekeren hiruko batek partidan sartu du Baskonia, 75-80, 5:44 minuturen faltan.

Azkenean, Zalgirisek kontrolpean izan du partida, eta Giedraitisen hiruko batekin itxi du lehia. Partida 82-99 amaitu da.

 Fitxa teknikoa

82 - Baskonia (14+25+22+21): Miller-McIntyre (7), Howard (26), Sedekerskis (6), Moneke (32) eta Costello (1) -hasierako bostekoa-, Mannion (2), Díez (2), Rogkavopoulos (4), Marinkovic (-) y Kotsar (2).

99 - Zalgiris Kaunas (22+24+28+25): Evans (14), Dimsa (13), Ulanovas (2), Smits (19) eta Hayes (2) -hasierako bostekoa-, Mitrou-Long (9), Birutis (6), Giedraitis (13), Butkevicius (2), Manek (17), Lavrinovicius (2).

Epaileak: Piotr Pastusiak (Polonia), Marcin Kowalski (Polonia), eta Adar Peer (Israel). Moneke kanporatu dute falta pertsonalengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena