19:29

Baskonia

28 GARAIPEN

Baskoniak bere garaipenen marka historikoa berdindu du ligako fase erregularrean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arabako taldeak 2004-05 denboraldian egindako erregistroa berdintzea lortu du, eta orduko hartan txapeldun izatea lortu zuen.

  • Steven Enoch, jugador del Baskonia

    Steven Enoch, jugador del Baskonia. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak ACB Ligako fase erregularreko bere garaipen marka historikoa berdindu du asteazken honetan, azken jardunaldian Basquet Girona mendean hartuta. Gasteizko taldeak 28 neurketa irabazi ditu eta 6 galdu, 34 jardunalditan.

Kopuru horrek 2004-05 denboraldiko erregistroa berdindu du. Denboraldi hartan, finala jokatzera iritsi zen euskal taldea. Real Madrilen aurka jokatu zuen, eta madrildarrak izan ziren nagusi, Alberto Herrerosek azken momentuan sartu zuen hirukoak txapelketa eman baitzien.

Urte batzuk geroago, 2008-09 denboraldian, taldeak 28 garaipen lortu zituen fase erregularreko 32 jardunaldietan, baina ezin izan zuen finalean Bartzelona garaitu.

2001ean, 27 izan ziren garaipenak, baita 2010ean ere. Denboraldi hartan, txapeldun izan ziren gasteiztarrak, Bartzelona mendean hartuta, aurreikuspen guztien aurka.

Orain arte, Baskoniak garaipen kopuru horiek lortu dituenean, Dusko Ivanovic izan da beti Arabako taldeko entrenatzailea. Aurten, Joan Peñarroyaren eskutik, Baskonia txapelketako talde boteretsuenen pare ari da berriro, Bartzelona eta Real Madril maila berean dituela.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena