19:50

Baskonia

FIBAren espedientea

Baskoniak eta Henryk adostu dute bien arteko kontratua behin-behinean etetea

EITB Media

Pierria Henryri egindako ohiko antidopin kontrol baten ostean, FIBAk erabaki du jokalariari espedientea zabaltzea eta haren lizentzia behin-behinekoz etetea. Era berean, joko-antolatzaileak eta klubak adostu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uztea auzia argitu arte.

  • Pierria Henry

    Pierria Henry, Maccbiren aurkako Euroligako partida baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak eta Pierria Henryk adostu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua behin-behinekoz etetea, klubak asteazken honetan (urtarrilaren 25ean) bere webgunean jakinarazi duenez.

Gasteizko taldeak argitu du Henryri egindako ohiko antidopin kontrol baten ostean, FIBAk (Saskibaloiko Nazioarteko Federazioak) espedientea ireki diola jokalariari eta haren lizentzia behin-behinekoz eten duela.

Klubak komunikatuan azaltzen duenez, Pierria Henryri zabaldutako espedienteak eta haren lizentziaren eteteak "ez dute zerikusirik antidopin kontrolean positibo ematearekin", baizik eta  "prozedura kontu batetik" eratorritako egoera da.

Horrez gain, klubak honako hau gaineratu du joko-antolatzailearen kontratu-eteteari buruz: "Aipatu espedientea bukatutzat jotzen ez den arte jokalariaren lizentzia indargabe geratuko da behin-behinean. Horren eraginez, Saski Baskoniak eta Pierria Henry jaunak adostu dute bien arteko lotura baliogabetzea auzia argitu arte".

Bestalde, Radio Vitoriak goizean aurretatu du gaur Henryk Bilbotik Bartzelonarako hegaldi bat hartu duela arrazoi pertsonalengatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena