Baskonia
Euroliga
I. G. | EITB Media
Lehen laurdeneko 24-9koak euskaldunen seigarren garaipena bideratu du, italiarren joko fisikoari erantzunez.
Cazoo Baskonia vs Emporio Armani Milan. Argazkia: EFE
Cazoo Baskoniak sendo eutsi dio Emporio Armani Milani ostegun honetan 78-62 irabazita, lehen laurden bikainari esker.
Lehen laurdeneko 24-9koak euskaldunen seigarren garaipena bideratu du, italiarren joko fisikoari erantzunez. Bi taldeek arazo handiak izan dituzte lehen erasoetan saskiratzeko, baina baskoniarren abiadura nagusitu da lonbardiarren lasaitasunaren aurrean.
Bi hiruko bisitarik hasiera eman diote bigarren ekitaldi fisikoago bati, erasorako erraztasun gutxiagorekin. Izan ere, etxekoek jokoan izandako lehen saskiratzea bost minutura iritsi da.
Jaurtiketa libreei esker, Milan partidara itzuli da, eta minutuek aurrera egin ahala konfiantza hartu dute atsedenaldiko 38-27ra arte.
Markus Howarden bi hirukok eta Darius Thompsonen beste batek gelditu dute italiarren erreakzioa aldageletatik bueltan. Aldea 54-45 kokatu da azken laurdenaren hasieran.
Aldea berriro ireki da eta ia 20 puntura jarri da, Baskoniaren sendotasuna berretsiz, azkenean 78-62ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa
78 - Cazoo Baskonia (24+14+16+24): Thompson (15), Howard (9), Giedraitis (6), Hommes (11) y Kotsar (7) -hasierako bostekoa-, Henry (9), Marinkovic (6), Enoch (5), Díez (3) eta Kurucs (3).
62 – Emporio Armani Milán (9+18+18+17): Luwawu-Cabarrot (2), Mitrou-Long (-), Hall (14), Melli (7) y Davies (23) - hasierako bostekoa -, Baron (2), Ricci (-), Hines (2), Baldasso (6), Alviti (2) eta Voigtmann (4).
Epaileak: Olegs Latisevs (LET), Mehdi Difallah (FRA), Tomislav Hordov (CRO).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa