Baskonia
Euroliga
EITB Media
Euroligako 20. jardunaldiari dagokion norgehiagoka urtarrilaren 11rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen Arabako taldean izan zen covid-19 agerraldiarengatik. Azkenean, martxoaren 8an jokatuko da 21:00etan, Buesa Arenan.
Euroligako lehen itzuliko Efes - Baskonia partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: EFE
Euroligako 20. jardunaldiko atzeratutako Bitci Baskonia - Anadolu Efes partida martxoaren 8an (asteartea) jokatuko da, 21:00etan, Fernando Buesa Arenan, Euroligak jakinarazi duenez.
Arabako taldearen eta Turkiakoaren arteko neurketa urtarrilaren 11rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen Baskonian antzeman zen covid-19 agerraldiarengatik.
Efesen kontrako partida baino bi egun lehenago Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du Wizink Centerren. Turkiarren aurkako lehiaren ostean, bi egun beranduago, Asvel Villaubanne izango du aurkari Frantzian.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar