20:57

Baskonia

Euroliga

Baskoniak bolada txarra moztu du, Bayerni irabazita

A. B: E. | EITB Media

Arabako taldeak 76-81eko emaitzarekin irabazi du Munichen jokatu duen Euroligako 17. jardunaldiko partida. Istanbulen bi neurketa jarraian galtzetik zetorren Bitci Baskonia.

  • Landry Nnoko

    Landry Nnoko, Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bitci Baskoniak irabazi egin du Bayern Munichen aurka (76-81) ostegun honetan Alemanian jokatu duen Euroligako 17. jardunaldiko partida. Bolada txarra moztea lortu du Arabako taldeak, azken bi norgehiagokak galdu egin baitzituen Istanbulen.

Etxeko taldeak indartsu ekin dio neurketari (5-0), baina Baskoniak azkar erantzun du (5-5). Ondoren, Bayernek lau puntuko abantaila eskuratu du (9-5), eta Arabako taldea lehia berdintzeko gai izan da (9-9) partidako bosgarren minutuan. Berdinketa erdietsi ostean, nagusi izan da Baskonia, zuloa ireki du markagailuan, eta 12 puntuko errenta bereganatu du lehen hamar minutuen amaieran (13-25).

Bigarren laurdenaren hasieran ondo ibili da Gasteizko taldea. Spahijak zuzentzen dituen mutilek 14 puntuko abantaila izan dute (13-27), baina Bayern aldeak murrizten hasi da, eta emaitza estutu du hiru puntura gerturatuta (37-40), laurdena amaitzeko bi minutu t'erdi geratzen zirenean. Lehen laurdenean Baskoniak izan duen 12 puntuko abantaila lau puntuko errentan geratu da neurketa atsedenaldira iritsi denean (42-46).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Bitci Baskoniari, Arabako taldea nagusi izan baita hirugarren laurdenean. Defentsa sendotu du, eta Bayerni gehiago kostatu zaio saskiratzeak lortzea. Pixkanaka, Baskonia abantaila handitzen joan da, eta hamabi puntuko errenta lortu du (55-67) azken laurdenari ekiteko.

Kontrolpean izan du partida Baskoniak laugarren laurdenean. Hala ere, Bayernek emaitza estutu du azken txanpan, amaierarako bi minutu falta zirenean desabantaila zortzi puntura murriztuta (69-77). Baskonia ez da urduri jarri, ondo kudeatu ditu azken baloi-jabetzak, eta garaipena lortu du (76-81).

Fitxa teknikoa:

Bayern Munich: Walden (3), Weiler-Babb (6), Thomas (12), Rubit (4) eta Lucic (12) --hasierako taldea--; KC Rivers (16), Hunter (10), Jaramaz (10), George (-), Obst (3) eta Sisko (-) .

Bitci Baskonia: Granger (4), Baldwin IV (30), Marinkovic (6), Costello (23) eta Enoch (2) --hasierako taldea- Peters (7), Kurucs (-) eta Nnoko (9).

Partzialak 13-25, 29-21, 13-21, 21-14.

Epaileak: Jovcic, Rocha eta Sukys. KC Rivers (Bayern); Nnoko (Baskonia) eta Enoch (Baskonia) jokalariak kanporatu dituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena