Baskonia
Euroliga
eitb.eus
Arabako taldeak 86-68ko emaitzarekin lortu du garaipena Euroligako 9. jardunaldiko partidan. Hiru neurketa jarraian galduta zeramatzan Baskoniak.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Fenerbahçeren aurka (86-68) jokatu duen Euroligako 9. jardunaldiko partidan, eta amaiera eman dio bolada txarrari, azken hiru partidak galdu egin baitzituen.
Gaizki hasi da neurketa talde gasteiztarrarentzat, Fenarbahçek abantaila handia lortu baitu (0-9). Hala ere, pixkanaka Baskoniak hobetu egin du, eta desabantaila murriztea lortu du (7-11, 10-14). Hiru puntura ere hurbildu da Arabako taldea (16-19), lehen laurdena puntu bakarragatik galtzen amaitu duelarik (20-21).
Bigarren laurdenaren hasiera parekatua izan da, baina minutuak pasa ahala Baskonia nagusitzen hasi da. Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak min egin dio Fenerbahçeri, 9 puntuko abantaila lortuz (38-27). Ondoren, Turkiako taldeak aldeak murriztu ditu (39-33). Bigarren laurdenaren azken txanpan Baskonia izan da nagusi, 11 puntuko errenta eskuratu du 44-33), eta 9 puntuko abantailarekin joan da aldageletara (45-36).
Atsedenaldiaren ostean, bolada onean jarraitu du Baskoniak. Gasteizko taldeak ondo ekin dio hirugarren laurdenari, 13 puntuko errenta eskuratuta (53-40). Huts batzuen eraginez, Fenerbahçe aldeak murrizten hasi da (60-51). Talde turkiarra berpiztu egin dute Baskoniaren hutsek, eta puntu bakarrera hurbildu da (60-59) laurdena amaitzeko 1’30” falta zirenean. Ondoren, ordea, Baskoniak bost puntu jarraian erdietsi ditu, azken laurdenera bost puntu aurretik iristea lortuta (64-59).
Talde bakoitzak saskiratze bana sartu du laugarren laurdenaren hasieran, baina ondorengo bi minutuetan bietako batek ere ez du saskiratzerik lortu. Bolada txar hori Baskoniak hautsi du, aurkariaren saski aurrean asmatuz eta defentsako lan sendoa eginda (75-61). Txanpa horretan behera etorri da Fenerbahçe, Baskonia jaun eta jabe izan da, eta garaipenak ez dio ihes egin (86-68).
Fitxa teknikoa:
86 - TD Systems Baskonia (20+25+19+22): Vildoza (11), Kurucs (-), Giedraitis (19), Polonara (3) eta Jekiri (4) -hasierako taldea-, Henry (4), Sedekerskis (-), Diop (-), Fall (4), Peters (25) eta Dragic (16).
68 - Fenerbahçe (21+15+23+9): Brown (10), Muhammed (9), Ulanovas (-), Barhel (2) eta Vesely (15) -hasierako bostekoa-, Hamilton (2), Mahmutoglu (-), Pierre (11), Sipahi (11), Eddie (6) eta Duverioglu (2).
Epaileak: Luigi Lamonica (Italia), Mehdi Difallah (Frantzia) eta Gytis Vilius (Lituania). Fenerbahçeko Eddie (40. min) kanporatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa