15:56

Baskonia

Euroliga

Alba - Baskonia bertan behera, talde alemaniarrean eman diren COVID-19 kasuengatik

Erredakzioa

Alba Berlin taldean koronabirusagatik positiboak antzeman dituzte, eta alemaniarrei ezinezkoa zaie Euroligak ezarritako gutxieneko zortzi jokalariz osatutako deialdia betetzea.

  • Ilimane Diop

    Diop, Euroligako Baskonia-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligak astearte honetan jakinarazi duenez, bertan behera geratu da Alba Berlinek eta TD Systems Baskoniak ostegunean jokatu behar zuten Euroligako partida, talde alemaniarrean antzeman dituzten koronabirus COVID-19 kasuengatik.

Ondorioz, Jordi Bartomeu Euroligako zuzendari nagusiak neurketa hau birprogramatu beharko du, partida 2021eko apirilaren 13a baino lehen jokatu beharko delarik. Baskoniak Asvel Villerbaune taldearen aurka jokatu behar zuen norgehiagoka ere bertan behera geratu zen, eta Arabako kluba data berriaren zain dago.

Gainera, Zenit - Armani eta Efes - Asvel partidak ere bertan behera geratu dira, eta Euroligak data berri bat jarri beharko du neurketa hauek jokatu daitezen. Neurketa hauek guztiak hiru aldiz birprogramatu daitezke. Hiru data berri jarrita, jokatu ezin badira, partida galdutzat emango zaio koronabirus kasuengatik jokatu ezin duen taldeari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena