20:16

Baskonia

KORONABIRUSA

Euroligak balio gabe utzi du Baskoniak Zeniten aurka COVID-19agatik irabazitako lehia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Taldeek 2021eko apirilaren 13ra arte birprogramatu ahalko dituzte denboraldi erregularrerako neurketak, eta maiatzaren 5era arte play-offetako partidak.

  • Baskoniaren partida Euroligan, Khimkiren aurka

    Baskoniaren partida Euroligan, Khimkiren aurka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euroligako Batzorde Exekutiboak 2020ko irailean klubek onartu zuten Araudi Bereziaren aldaketa berretsi du, atzeraeraginezko efektuarekin. Horrenbestez, orain arte Euroligan koronabirusagatik bertan behera geratu diren lau partidak jokatu egin beharko dira, horien artean Baskonia — Zenit norgehiagoka, hasiera batean talde errusiarrari galdutzat eman zitzaiona 20 eta 0eko emaitzarekin.

Partidak hiru aldiz birprogramatu ahal izango dira, datak baldin badaude. Datarik ez badago edo partida jakin hori hiru aldiz bertan behera geratzen bada, lehendabiziko atzerapena eragin zuen klubari galdutzat emango zaio norgehiagoka.

Taldeek 2021eko apirilaren 13ra arte birprogramatu ahalko dituzte denboraldi erregularrerako neurketak, eta maiatzaren 5era arte play-offetako partidak.

Orain arte bertan behera geratu diren partidak eta jokatzen saiatuko direnak:

ASVEL Villeurbanne — Panathinaikos (Denboraldi erregularreko 3. jardunaldia).

ASVEL Villeurbanne — Estrella Roja (Denboraldi erregularreko 4. jardunaldia).

TD Systems Baskonia — Zenit St. Petersburgo (Denboraldi erregularreko 3. jardunaldia).

Valentzia — Zenit San Petersburgo (Denboraldi erregularreko 4. jardunaldia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena