Baskonia
Euroliga
Galbiatiren taldeak txapelketa honetan jokatutako bederatzi partidetatik zazpi irabazi dituen talde bati aurre egin beharko dio. Euskal taldeak laugarren garaipena bilatuko du, aurreko hirurak jarraian lortu ondoren.
Luwawu Cabarrot; IRUDIA: EUROPA PRESS
Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatuko du Euroligako 2025-2026 denboraldiko 10. jardunaldian, asteartean, Sofian, Bulgarian, 20:05etatik aurrera. Paolo Galbiatiren taldeak txapelketan jokatu dituen bederatzi partidetatik zazpi irabazi dituen Hapoeli aurre egin beharko dio; euskal taldea laugarren garaipenaren bila dabil, aurreko hirurak jarraian Buesa Arenan lortu ondoren.
Galbiatik jokatzeko moduan izanen du Markus Howard, duela hilabete bat hatzamar batean izandako lesiotik osatu da eta. Trent Forrestek, berriz, ezingo du jokatu; izan ere, belauneko arazoengatik bajan jarraitzen du. Hapoel Tel Aviv taldean, Bruno Caboclo, Tomer Ginat eta Dan Madar jokalariek ezin izango dute partida jokatu.
Hapoelek Sofian jokatuko duen partida azkenetariko bat izanen da; izan ere, Euroligak abendutik aurrera Israelgo taldeek berriz etxean jokatu ahal izatea erabaki du. Baskoniaren aurkaria Euroligako saskiratzaile onena da, eta Vasilije Micic, Elijah Bryant, Dan Oturu eta Antonio Blakene ditu taldean, besteak beste.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar