Bilbao Basket
FIBA EUROPA KOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilbotarrek nagusitasunez garaitu dute Caledonia Gladiators taldea, eta multzoko lehen postuan igaro dira txapelketako hurrengo fasera.
Adam Smith eta Hlinason, Caledoniaren aurka Bilbon jokatutako joaneko partidan. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Surne Bilbaso Basketek beste garaipen batekin amaitu du FIBA Europa Kopa txapelketako multzoen fasea, Caledonia Gladiators taldeari 59-78 irabazita, Glasgown (Eskozia).
Hartara, lehiaketa horretan neurketarik galtzea zer den jakin gabe igaro dira txapelketako hurrengo fasera beltzezko gizonak (partida honi heldu aurretik sailkatuta zeuden Ponsaurnarenak, euren multzoko lehen postua ziurtatuta zutela).
Hala, bilbotarrek aise gainditu dute berriro ere Eskoziako taldea; izan ere, Bilbon jokatutako neurketan, partida ofizial batean inoiz lortutako alderik handienarekin (48 puntu) bereganatu zuten garaipena (106-58).
Talde osoak ekarpena egin duen neurketa batean, Kristian Kullamaeren puntuak (12 puntu) eta Tryggvi Hlinasonen uztaipeko lana (7 errebote, 5 asistentzia eta 17ko balorazioa) nabarmendu dira. Aipatzekoa da ere Unai Barandalla (8 puntu eta 4 errebote) eta Asier Fernandez (2 puntu) harrobiko jokalariek egindako ekarpena. Azken horren kasuan, gainera, bere debuta iza da neurketa ofizial batean.
Bigarren txandako aurkariak
Behin hasierako multzoen fasea amaituta, Bilbao Basketek dagoeneko ezagutzen ditu bigarren txandan, K multzoaren barruan, aurkari izango dituen taldeak: Bulgariako Balkan Botevgrad (A multzoko lehena, lau garaipenekin), Portugalgo FC Porto (E multzoko bigarrena, lau garaipenekin) eta Alemaniako BG Gottingen (I multzoko lehena, 5 garaipenekin).
¡Nos vamos al Grupo K del Last 16 de la @FIBAEuropeCup!
— Surne Bilbao Basket ¿ (@bilbaobasket) November 22, 2023
Balkan Botevgrad ¿¿ (1º del grupo A)
Surne Bilbao Basket ¿ (1º del grupo B)
BC Gottingen ¿¿ (1º del grupo I)
FC Porto ¿¿ (6º mejor segundo) pic.twitter.com/3qBn4OkxK2
Bigarren fase hori 16 taldek jokatuko dute, lau taldeko lau multzotan banatuta. Abenduaren 6an hasi eta otsailaren 7an amaituko da, eta multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira final-laurdenetarako. Horrenbestez, bilbotarrek fase horretan jokatuko duten lehen norgehiagoka abenduaren 6an izango da, Miribillan.
Fitxa teknikoa:
59 - Caledonia Gladiators (8+18+18+15): Dubose (2), Whelan (10), Onwas (7), Palyza (16) eta Alihodzic (8) -hasierako bostekoa-; Kyle Johnson (7), Malcom (5), Clifton Moore (4), Jovicic, Buttrick eta Kyle Jiménez.
78 - Surne Bilbao Basket (16+18+20+24): Renfroe (10), Adam Smith (7), Rabaseda, Tsalmpouris (10) eta Hlinason (5) -hasierako bostekoa-; Pantzar (7), Kullamae (12), Rigo (2), De Ridder (6), Killeya-Jones (9), Barandalla (8) eta Asier Fernández (2).
Partzialak: 8-16, 26-34 (atsedenaldia); 44-54 eta 59-78 (amaiera).
Epaileak: Mihkel Manniste (Estonia), Edgar Ceccarelli (Frantzia) eta Martin Van Hoye (Belgika). Ez dute inor kanporatu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa